Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zangoetako galtzerdi zulodunak, horixe baizik ez nuen jantzirik. egongelan egokitu genuen eskultura zulodun. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.
Beste batzuetan, pila bat egin, eta paper batean biltzen nituen, zilindro zulodun bat osatu arte. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 100. orr.
Eta pozik hartu nuen haren eskupekoa: bi errealeko txanpon zuloduna. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 98. orr.
Zurrungaka sumatu nuen saretaren beste aldean; eskerrak instalaturik zeuden leiar zulodun horiei, haren mikrobioek harrapatuko ninduten eta bestela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 64. orr.
Haren aurpegia, haren kokots zuloduna, baita beragan pentsatzen ari nintzela ere, lausotzen hasi zitzaidan geure ibilaldiaren koloreetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 160. orr.
Etxeak goiko aldean teilatu-hegal tailatuak zituen, zulodunak, eta tximiniak eta dorretxoak eta latazko oilartxo bat haizeak bultzatuta jira egiten zuena. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 65. orr.
Hurrena begiak zabaldu ditudanean, kafetegiko emakume begi-zuloduna alboan eserita daukat. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 41. orr.