Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Metro t'erdiz barnera zeuden, aitzurkariek uste zutena baino sakonago, lehen zulaketa egina zutenetik ez oso urrun. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.
Zulaketa horietako batean, 3.100 metroko sakonerara iritsi dira. Berria - Gaiak 2004-06-11
Antartidan egindako zulaketen bitartez, antzina zer klima izan zuten eta geroan izan daitezkeen aldaketak aztertu dituzte Europako hamar herritako zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-06-11
Karlistaren leizean egiten ari zen zulaketak bertan behera uzteko agindu dio Balmasedako Epaitegiak Karrantzako Udalari. Berria - Euskal Herria 2006-02-10
Industria gehiegia, kutsadura, berotegi-efektua, itsas zolaren zulaketaz baliaturiko petrolio-indusketa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.
Ni zutik eta beste biak lanean ari ziren moduan, uzki hura altuera egokian neukan zulaketarako prest. Aitor Arana «Onan», 2000 - 119. orr.
Hau duzue Iñaki zaharrak, presoen aittittek, erabili zuen koilara bere azken zulaketan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 79. orr.
Lau mozketa egiten dizkizute, abduktoreak ebakitzen dituzte, herniak osatu, pubisean ere zulaketaren bat ere badago. Berria - Kirola 2004-07-09
Bertan behera utzi zituzten 1999. urtean Antartikako izotzaren azpian 4.000 metrora dagoen Vostok aintzirara heltzeko zulaketa lanak. Berria - Gaiak 2006-01-11
Bidasoa ibaia zeharkatzeko zulaketa lanen ondorioz, lohia sartu da zenbait etxetara. Berria - Euskal Herria 2004-11-06
· Enborraren zuraren eta azalaren artean egin du bere zulobidea, bere arrazari berezko zaion suntsi-gose temati eta itsu horrekin; marraska-zulaketa etengabean hazi da, eta zulohabia bera ere berdin joan da haziz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.
Halako batean txakurka jarri zen eta kanpaia jotzeari ekin zion, nik zulaketan bizi-bizi eta ordurako izerditan jarraitzen nuela. Aitor Arana «Onan», 2000 - 84. orr.