Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zulagailu 1 iz zuloak egiteko gailua edo makina. ik zulakari.

Harkaitz gogorrenak apur ditzaketen zulagailuak, zerrategi mugikorrak, aldamio itsaskorrak eta edozein burdindegitan salgai dauden erreminta txikiagoak.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Zulagailuaren azpian jarri, orri guztiak zulatu baliorik gabe uzteko, eta libreta bezeroari itzuli.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 52. orr.

Zulagailu industrialak eta mekanizazio zentroak egiten ditu Ibarmiak, besteak beste.  Berria - Ekonomia   2006-03-10

2 (hitz elkartuetan)

Bide nagusitik bi pisuen artekatik, hortxetan agertzen da, langileen mailu eta zulagailu ukaldiak seinalaturik.  Berria - Kultura   2004-02-14

· Handik atera, eta Pedriñoren mahai gainean zegoen paper-zulagailuaz behin eta birritan erasotu ondoren, paperontzira bota zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 40. orr.

Lurrin-zulagailuak atergabe zulatzen eta karraskatzen ari ziren haitz gris izugarrien aurretik igaro zen, baita indusketen aurretik ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus