Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zulaezin izond ezin zulatuzkoa.
Gizonaren pentsaera arautzen duten lege guztiez kanpo geratzen den irudimenezko existentzia batean berriro hasten den eromenaren hodei zulaezinean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.
Ez zuten Europa zaharrekoen apainkeria ia lizuna, barrokismo beldurgarria eta sendotasun zulaezina. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 192. orr.
Izarrik gabeko, iluntasun zulaezineko gauen sakonean, milaka urte lehenagokoak diruditen murmur lakar eta latzak ailegatzen dira Araratetik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 95. orr.
Nork kenduko dio bere larru-jantzia, zulaezineko oskol bikoitza bezalakoa dena? Elizen arteko biblia Jb 41,5