Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zukutu, zuku(tu), zukutzen du ad 1 zuku bihurtu, zukua atera.

Nik Faraoiaren kopa nuen eskuan; mahats-mordoak zanpatu eta kopa gainean zukutu nituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 111. orr.

Gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi-urik ematen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Esterilizatzeko, biguntzeko eta zukutzeko makina bat da urdaila, besteak beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Orduan makina hark zerbait [...] xukatzen zion, eta zukuturiko isuri hori ontzitxo batean geratzen zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 135. orr.

Horrela bizitzeko kemena behar zen, eta bazuen, baina azkenaldi hartan limoi pusketatxoen antzera nahiko zukutua senti zezakeen bere burua, zurrupatua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 167. orr.

Ez da aski bihotza estutu eta garunak zukutzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Begira, masturbatzen ari natzaio, musukatzen, burua galtzear nago... aha! aha! aha! lagunak, ezin dut gehiago! Izan nire erruki... hilko naiz... zukutzen ari naiz!... Alajainkoa! Neure onetik irtenda nago!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 203. orr.

Hik pagatu egin hien, gauza bat erosten duenak bezala, heure musuzapi malkoz heze, behin eta berriro xukatua deskorapilaturik, malkoz hezea artean zapia zukutuaren zukutuz, eta hantxe baiheukan gordeta orain hiletarako dirua...  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 108. orr.

2 irud/hed

Gero hartzen ditu hitz horiek eskuetan, eta irakurri egiten ditu [...] eta mutxikindu ere bai ahal badu, eta zukutu egiten ditu, elkarren kontra igurtzi-igurtzi egin, estutu eta marruskatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Gorputza lizuntzen, izpiritua zukutzen eta gogoa kirasten dioten kaiola-zuloraino bota dute legearen atzapar beti bidegabezkoek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

Eskola, talde, koadrila... filosofia berari atxikiak: ahozkotasunak eskaintzen dituen aukerak zukutu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 155. orr.

Bere gelako txikitasunean idatzi du, inoiz oso intentsoak izan ez diren bere sentimenduak azkeneraino zukutuz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 51. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus