Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guztiarekin ere, afera behin eta emazteki bat 'seduzitutakoan' hasi ohi zen niretzat: 'lortu' amodioarekin zer egin ez jakinki, zukurutzak paralizaturik bezala gertatu izan naiz eta. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 32. orr.
A ze zukurutza hartu nuen behin baino gehiagotan Ahmedabad-en, unibertsitateko kanpusean paseatzen ari nintzela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 152. orr.
Ikusi zuen aitak hildako semea bere aurrean pizturik eta hartu zuen zukurutzarekin hil egin zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 139. orr.
Kristautasunak inoiz leundu egin zituela ematen bazuen, kristautasunak errudunei sartzen dien zukurutzagatik izan zen bakarrik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 310. orr.