Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuko (orobat zuku g,er.) 1 izond ipar lehorra, idorra.

Gutun zukoa, barne tzarra duen norbaitek baizik ez baitu holakorik idazten ahal.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.

Basoa gerota zukoago da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Ur nasaia, ezker aldera hedatuz, aintzira garbi eta bizi bat moldatzen duela: tatxa urdin ilun joria, Kastillako leku zuku hauen erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bazterrak zuko beraz eta asko tokitan jadanik aipu dute idortea.  Herria   2005-03-24

Bezperako kantu eta solas ozenak belarrietan neuzkan eta ahoa aldiz zuko... mihia mortero puska bat bezain gogorra neukalarik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.

3 zuko-zukoa adlag lehor-lehor.

-Maite ez duk gehiago Baionan eta gisa guziz hori ez duk hire afera, ihardetsi zidan zuko-zukoa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus