Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuka adlag Zu izenordaina eta dagozkion aditz formak erabiliz.

Errespetuaren izenean, hemendik aurrera zuka, amigo!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.

Jaunka, zuka nahiz berorika.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 71. orr.

Laster ohartu nintzen hala zela, deneri toka ari baitzen, ni aldiz hari beti zuka.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 88. orr.

Denok egiten diogu zuka Manterolari, kapitain merkantea da eta gu analfabeto hutsak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 183. orr.

Zuka egin zion nahi gabe, eta, okerraz jabetu zen arren, ez zuen zuzendu: neskak lehentxeago emandako estutuan bazegoen zerbait hika egiteko, konplimenduak esateko eta itxurakeriatan jarraitzeko gogoa kentzen ziona.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.

Ez dakit hika edo zuka egin behar dudan, gazte bati hika egitea eskatzen baitu hizkuntzak, edo guri bederen hala eskatzen zigun lehenago.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 16. orr.

Horrela ohitu ginen haurtzarotik, hamar urteren aldia daukagulako, bera ordea hasieratik niri hika hitz egiten ohitu zen, nik berari zuka.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.

Ez duzu denbora asko beharko sasikume horiek aurkitzeko -harritu egin zen Telleria, komisarioa zuka mintzatzen hasi zitzaionean-.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.

Heletako ama familia toka eta noka ari zen koskak zirenekin, zuka, aldiz, entterkak zirenekin.  Herria   2001-04-12

Min hartzen zuenean, zuka egitea ateratzen zitzaidan hasieran, hitanoa ez aski samur iruditurik, antza.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 105. orr.

Gotzainak zuka egiten zizkion galderak bere buruari.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 184. orr.

Berak zuka hitz egiten zuen beti, bereizi egiten zen horretan Obaban ezagutzen nituen beste nekazariengandik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Harritu nintzen, halaber, ez zitzaiolako aitari berorika ari, ohi bezala, baina zuka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 194. orr.

Erleari zuka hitz egin behar omen zaio.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 228. orr.

Zuka hasitako elkarrizketa hitanoz amaitu dugu, gizon adeitsua da, jatorra eta garbi azaltzen ditu bere egoeraren nondik norakoak.  Berria - Kirola   2004-07-22

Niri, egia esan, pena ematen zidan Tolosa batean hamahiru urteko umeak elkarren artean zuka sumatzeak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 104. orr.

Ez ahantz presuna urgulus batez burlatzeko erraite pollita "bere buruari zuka ari da".  Herria   2005-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zuka ari (3); zuka egin (7); zuka egin zion (3); zuka egiten (4); zuka mintzatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus