Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuin1 iz 1 ereileak eratzen duen marra, bertan hazia botazeko.

Behin lurra berdinduz gero, anisa eta kuminoa erein ohi ditu, ondoren garia eta garagarra zuinetan, eta basartoa gero bazterretan.  Elizen arteko biblia   Is 28,25

2 marra.

Gaur egun ez dago teoria globalik gai honi buruz, eta ondoren datorrena ez da, beren abiapuntuek elkarrengandik urrunduz daramatzaten ikuspuntuetatik abiatuta horrelako teoria bat zirriborratzeko ahalegintxo bat baizik: gai honen zuinak jarri baizik ez da egin nahi, gai honi buruz idatzi diren lan garrantzitsuenak azpimarratuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Irudi txikia oso plano handian zegoen, eta tamaina handiko irudia osotasun plano batean, eta bi parametro desberdin horien konbinazioak ikuslearen espaziozko zuinak nahasteko berariazko efektu bat eragiten zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Ezinaren zuin zurrunez markatu genuen iraultzaren ildoa, odola ongarri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 66. orr.

Ai!, bakea hil egiten da zuin sarea birrintzen denean, munduan lekurik geratzen ez zaigunean, maite duguna non topatu ez dakigunean, itsasora doan senarra itzuli ez denean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus