Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuhurtzia (777 agerraldi, 139 liburu eta 224 artikulutan) 1 iz zuhurra denaren nolakotasuna; aritzeko neurritasun eta zentzua. ik zuhurtasun.

Argi honek berak argitu behar luke baita ere ohitura-bertuteen praktika, hala nola zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna, bertute nagusiak deiturikoak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Luzaz ari izan nintzen, zuhurtziari, apaltasunari eta diskrezioari zor zaiena baino luzeago noski.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.

Beldurra, ergelkeria edo akidura besterik ez denari zuhurtzia, zorroztasuna edo neurtasuna deituz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Atsoa orduan harri eta zur geratu zen emakumearen zuhurtzia eta argitasuna ikusirik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

Kontsumoa gozamena omen da, eta aurrezkia, berriz, zuhurtzia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Hainbestetan aipatu genion juduen zuhurtzia, non, zuhurtziatzat edukiko baitzuen, eduki, bere ausardia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 27. orr.

Hausnar ezazu orain ea zure ustez zuhurtzia ez ote den gutiziatu edota ekidin behar diren gauzen ezagutza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 117. orr.

Emeki-emeki bertute premiatsuak zein diren ikusten dugu: lehenik, zuhurtzia eta zientzia, biak batera sophia direlako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Ez zuen beldur aztarrenik ttikiena ere, eta zuhurtziak, mirespenak eta kontrolak eragindako tentsioa baino ez zuen sentitzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.

Garenarekin konformatu beharra zaukaagu, eta, gainera, jakin, zuhurtzia horren ordainetan ez dugula saririk izango: ez digute inolako merezimendu-dominarik emango handiusteak, geurekoiak, burusoilak eta lodikoteak garela onartzen ikasi dugulako, ez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 147. orr.

Jainkoaren laguntzaren ondoren norberaren zuhurtzia zela garaipenerako armarik onena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Jakintsua gauza asko dakizkiena da, hau da, gezur eta kontu ergel asko irentsi dituena besteak beste, eta beraz, jakintsuarena jakintza da, baina ez da zuhurtzia; jakintza ziurtasuna da, buruiritziaren ziurtasuna, baina ez da zuhurtasuna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Erakusten du gainera praktikotasun gaitza bai eta neurria, zuhurtzia, oreka ederra.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

Burutsuen zuhurtzia.  Elizen arteko biblia   Si 18,19 tit

Hitzak gogotik ezpainetarako bidea egin baino lehen, isilik egotera deliberatu zen, zuhurtziak halaxe agindurik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 58. orr.

Maitasuna indarrez ateratzen da zuhurtziak lo egiten duenean, legeak idatzirik ez daudenean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 84. orr.

Zuhurtzia nagusi izan da arduradun politikoen adierazpenetan.  Berria - Harian   2006-03-25

Egoera horretan zuhurtzia nagusitu da ikastetxeetan zein hezkuntza saileko egituretan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Ikerketa zorrotz batek frogatzen badu inoren gaiztakeriak, edo inoren ezbeharrak, edo gizonaren zuhurtziak saihestu ezindako ezustekoek kendu dizkiotela bere ondasunak, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

Hala ere, hain gogor egin die zuhurtziak sentimentuei, non tristurarik burutsuenaz gogoratzen baitugu hura, geure buruaz eta erreinuaz ahantzi gaberik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 31. orr.

PSE-EEk eta EB-Berdeek zuhurtzia eskatu dute.  Berria - Kultura   2004-07-30

Iduritzen zitzaion gainera [...] herritar hoberenen formakuntzak, haien zuzentasunak eta zuhurtziak izan behar zutela, oroz gainetik, lehentasuna.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 23. orr.

Arinegi eta zuhurtziarik gabe mintzatu naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 109. orr.

Zuhurtziarik gabeko epai ausartegiak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.

Inolako zuhurtziarik eta errespetorik gabeko espekulazioak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 254. orr.

Aspaldi badakigu neurria dela zuhurtziaren hastapena eta iturria!  Herria   2004-12-09

Ordu erdi inguru ibili zen hara-hona, nola jardun ez zekiela, zuhurtziaren aginduak aztertuz eta asmo zoroak baztertuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.

Ez nekien zer egin, baina azkenean zuhurtziaren kontrako erabakia hartu nuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 196. orr.

Zeren eta bizitza fisikoa luza baitzitekeen zuhurtziaren bidez eta laburtu zuhurtziarik ezaren zenbait formaz, heroismotik hasi, erokeriatik igaro eta aberekeriaraino iritsiz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Baina zuhurtziak agintzen du lehen galdu garen eztabaidara ez itzultzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.

Hizkuntza itzultzaleak, hots, egiaren bihurtzale, makurtzale eta traidore direla, "traductor traditor" latinaren zuhurtziak dion bezala.  Herria   2001-09-27

Alabaina, zuhurtziaren uhalak eskumenetik urrundu zitzaizkion arren, Herioaren mamua begien bistara agertu zitzaion, hurbil baino hurbilago agertu ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

Jan eztia, ene seme, ona da eta, gozoa da abaraska ahorako; hala izan bedi, zure arimarako, halaber, zuhurtziaren jakituria.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 80. orr.

Nireganako errukiak lehia irabazi zion, nonbait, amaren ahalik eta gas gutxien gastatzeko zuhurtziari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.

Ziur naiz miretsirik zinatekeela nire zuhurtziaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 54. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ona, lañoa, zuhurtziaz betea, irri xuri bat ezpainetan, enetzat zinezko anaia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 82. orr.

Behar dugula onartu, gure Jainko zuhurtziaz beteak ez dituela kreatu arrazoirik gabe eta alferretan hain izate handi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 81. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gerra garaian parlamentuak Jeneral Agintari Nagusi izendatu zuen Cromwel, baina gerra amaitu zenean, zuhurtzia handirik gabe, titulu hori kentzeko asmoa agertu zuen parlamentu berak, eta hori ez zitzaien batere gustatu Jeneral Agintari Nagusiaren mutikoei. Neurri horretan zuhurtzia handia zetzan, legeari buruz, horren bidez geroago egin ziren errakuntza handiak saihesten zirelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 220. orr.

Horrelako ezer ez zen gertatuko, ez balidate haginka egin izan... eta ni ez banintz hain zuhurtzia gutxikoa izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 285. orr.

Zaila zen orduan bidea nondik nora zihoan ezagutzen, baina, haren zuhurtzia apartari esker, gorabeherarik ez zen izan ibilaldi hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.

Orduz geroztik, printzeek berek aurrez pentsatuko zutena baino zuhurtzia handiagoz gobernatu behar izan dute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.

EAJk, aldiz, «zuhurtzia politiko eskasa» izatea egotzi zion Maragalli, «behar bezala ezagutzen ez duen errealitate batez hitz egin baitu».  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Gizon jakintsua da [Salomon], herriko gorabeheren gobernuan zuhurtzia paregabez jokatzen dakiena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 18. orr.

Labanorrien indar kontzentratua, zuhurtzia zorrotzegiz debekaturik baitzeuden gurean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.

Argitasuna ez ezik, zuhurtzia sano eta beldurgabea erakusten du gure bertsolari gazteak, irabaz lezakeen kreditu intelektualari [...] zeharo eta osotoro baitio uko egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Hargatik dira zahar jakintsu kontseilu-emaileak horren antojagarriak, eta maitagarria, aldiz, ez dakitela gozo-gozo aitortzen dakiten atso-agureen zuhurtzia ezjakintsua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Oinarrizko zuhurtzia batek esaten zion Gizon Handiari ez zela komeni defentsa-hesiak eraistea hain azkar.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 89. orr.

Aspaldiko zuhurtziari jarraikiz, onartuko dugu beraz, helburu bakoitzaren arabera, Estatuaren eta legeen garrantzia ukatu gabe, Nazioari eta ohiturei eman behar zaiela oinarrizko lehentasuna.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.

Turin inguruko mendiak, egun argietan ikusmenean, eta bizikletaz irispidean, gureak ziren, ordezkaezinak, eta haiek irakatsi ziguten nekea, eroapena eta nolabaiteko zuhurtzia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

Zaindu dezagun geure burua mundu honetako jakinduriatik eta giza erako zuhurtziatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontuan hartzen badugu jarduera ekonomikoa ziurgabetasun eta arrisku esparru batean garatzen dela, aurreko horien osagarri gisako laugarren printzipio bat sar genezake: zuhurtzia printzipioa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

Europako Batasunaren 1992ko Itunean jasotako zuhurtzia eta kautela printzipioak ere ez zaizkio testu konstituzionalari erantsi.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.

Benetan azpimarratzekoa eta paradoxikoa da gaur egun, oraindik orain, egunkaria «zuhurtzia neurri» moduan itxita egotea.  Berria - Harian   2005-02-24

Horrela, bada, konfiantza handia hartu, eta autoa propagandaz eta egunkariz gero eta beteago ekartzen joan zen, zuhurtzia-arau guztiak ahaztuta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 126. orr.

Gobernuak [...] herritarrei zuhurtzia mezua helarazi nahi die, berritu egin nahi du nafarren erabakiekin duen konpromisoa eta erabaki horiei dien errespetua.  Berria - Harian   2006-03-23

Ahazkortasun [...]: Jainkoaren dohain bat, zordunei ematen zaiena, zuhurtzia-falta berdintzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 24. orr.

Hau ez da beharrezko zuhurtzia-erregela bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 265. orr.

Apeza isiltzen zen berak ahoskaturiko zuhurtzia zamaz jabetzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hondamendi hori, noski, erabat saihets zitekeen aurretik, baldin eta kasu egin baliote ikusmen-urritzeaz estraina kexatu zenean, eta mediku-zuhurtziaz, edo are zuhurtzia arruntez, aztertu izan balitz haren egoera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Osaba mediku ezin hobea zen, giza zuhurtziaz betea eta diagnostikorako sen finekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 31. orr.

5 zuhurtziaz adlag

Bere mendeko lurrak zuhurtziaz, arretaz, ekonomiaz gobernarazi zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 330. orr.

Izen hori jakin eta zuhurtziaz eta garbitasunez gordetzen duen guztia goian maitatua eta zerupean estimatua da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 159. orr.

Bakerako itxaropen ate bat ireki da, baina zuhurtziaz eta arduraz hartu behar da.  Berria - Harian   2006-03-23

-Berrikitan, duela hiruzpalau hilabete oraino, nornahi ibil zitekeen mugaren alde batetik bestera trabarik gabe [...] baina orain zuhurtziaz jokatu behar da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 81. orr.

Zuhurtziaz jokatuz, berriz ere, bertsio honen egileak aldi berean jatorrizkoarekiko leialtasuna eta azaldutako edukien zentzu zehatza bilatzea aukeratu du bere lanean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5350. orr.

Zuhurtziaz jokatu izan balu, hainbat denboraz jarraitu ahalko zuen bere txokoan diskrezio osoz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 66. orr.

Zuhurtziaz hitz egiten du eta onginahiz beteriko irakaspena ematen.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,26

Harriduraz eta pozez hartu zituzten datuok bertan bildutakoek, baina zuhurtziaz ere bai.  Berria - Harian   2005-04-18

ETAk egindako iragarpena Gobernuak zuhurtziaz eta lasai hartu duela esan zuen.  Berria - Harian   2006-03-23

Askatasun horiek «zuhurtziaz» erabiltzeko eskatu zuen, «erlijio eta arraza gorrotoa saihesteko».  Berria - Mundua   2006-02-17

Hala izaten da maitasuna zuhurtziaz administratzen duten bikoteetan, poliki xahutzea nahi izaten dute, elkarrekin zabaldu berri duten kontu korrontea balitz bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.

Antikonbultsiboak hartzen aritua zen, zuhurtziaz, operazioa egin ziotenetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

6 zuhurtziazko izlag

Zuhurtziazko neurri horiek hartu ondoren, erraza zen gutun hura bertzeekin batera jartzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Kontrolen bat balego, talkiz abisua emango zuen, zuhurtziazko distantzia batera zihoan bigarren autoak desbideratzeko adina denbora izango zuela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

Tony Blair eta Bushek baietz bazituela akusatua zuten irakiarra eta akusamendu horren arrazoinean finkatua zuten Irakiari egin dioten gerla, Kelly gizon zintzoak aldiz zuhurtziazko dudak zituelarik... ikusi artean.  Herria   2003-07-31

Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak, jatorrizko gaudeamus bozkariozkoaren tokian caveamus zuhurtziazkoa esanez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

Egungo egunean etengabe egiten dizkiodan ferekuak maleziazkoak baitira zuhurtziazkoak bezainbat.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 430. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus