Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eman diezazkizula Jaunak zuhurtasuna eta buru-argitasuna. Elizen arteko biblia 1 Kro 22,12
Ikasi non dagoen zuhurtasuna, non indarra eta zentzu ona, eta jakingo duzu non dauden bizitza luzea eta benetako bizia, non aurkitzen diren gidatuko zaituzten argia eta bakea. Elizen arteko biblia Ba 3,14
Ongi homerikoaren barruan zuhurtasuna, ausardia, oldarkortasuna, bortizkeria eta, oro har, gorentasun aristokratikoari dagozkion ezaugarri guztiak sartzen baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Une zail hauetan, lasaitasuna eta zuhurtasuna behar dira. Berria - Kirola 2006-02-24
-Dirua eta zuhurtasuna duen gizonak oraintxe du nahi adina sos irabazteko tenorea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.
Ausarkeria zuhurtasunarekin behar zuen leundu. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.
Nik uste beranduenik hirugarren egunerako itzuliko ginela, eta ez beldurrarengatik, zuhurtasunarengatik baizik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.
Zuhurtasuna azken orduko presa baino kontseilari hobea omen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 118. orr.
Jakintza ziurtasuna da, buruiritziaren ziurtasuna, baina ez da zuhurtasuna. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.
Jokoak gutxi falta du bukatzeko, urduritasuna da nagusi, zuhurtasuna baino handiagoa da, beldurra baino ausartagoa. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.
-Eta zer esaten dizu zuhurtasunak? Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 101. orr.
Autoan patxada izaten dut arau, ez zuhurtasunak bulkatuta, izaerak baizik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.
Zuhurtasunak eskatzen zuena barik gogoak ematen zidana egin nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 330. orr.
Kritika zorrotz baina zuzen baten zuhurtasunak soilik libra gaitzake itxurapen dogmatiko hauetatik. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.
Zuhurtasunak, ordea, huts egin zion azkenik: arriskua etengabe handitzen ari zela ikusita, harriari so egin ziola uste dut, eta hark engainatu egin zuela. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 162. orr.
Etxeko alabak, zuhurtasunaren arauak ahaztuta, baserrian nengoela kontatu zion. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 68. orr.
Ez dezatela usoaren xalotasuna sugearen zuhurtasunetik banandu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.
Gorputzari zor zaiona zuhurtasunik gabe ukatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 293. orr.
Hire hitzak ederrak dituk eta zuhurtasunez beteak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 78. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Non dira, bada, aita, zure eskuzabaltasuna, non zure gupida eta zuhurtasun bikaina? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.
Santutasun eta zuhurtasun handiko gizona zen hau. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 961. orr.
Jaun Bernardo zuen izena eta zuhurtasun harrigarrikoa eta lurreko ondasunetan oso aberatsa zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1063. orr.
Lagunek, zuhurtasun handiz, begiak saihesten zituzten, hark edozein premiagatik eskuak edo oinak agerian jartzen zituenean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 365. orr.
Zuhurtasun osoz eta ahalik eta isilen jaitsi nituen eskailerak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 252. orr.
Barneko sua ez da zuhurtasun hutsez itzaltzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 223. orr.
Unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.
Ausardia hausnargabea balio bilakatu zen; zuhurtasun neurtua, koldarkeria; neurria, gizontasunik eza; buru-argitasuna, ekintza ekiditeko amarru; azkartasun eroa, gizontasun; doitasuna, arriskuak ekiditeko bide. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 40. orr.
Gauza horietan ezinbestekoak izaten dira zuhurtasun arduratsua eta buru argiarekin pentsatzea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.
Zeren, bada zuhurtasun zehatz bat bidegabekeriara daramana, bai eta maltzurkeriaz jokatzen duena zuzen-itxurak egiteko ere. Elizen arteko biblia Si 19,25
Gure zeregina adimenak zuhurtasun kritiko honen arabera benetan a priori sortzen dituen judizioak lotura sistematikoan aurkeztea da, Adostasunik eza dotrinarekin eta zuhurtasun politikoarekin lotuta dagoenean. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 94. orr.
Batak aparteko zuhurtasuna zuen, besteak berezibiko pazientzia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 247. orr.
Kontrako norabidean, kemen gehiegi izateak zuhurtasunik eza, arduragabekeria eragin ditzake. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.
Erabakia azkarregia eta zuhurtasun irizpidearen aurkakoa da. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Halaber, EAEko lehendakariak berak sinatutako Zuhurtasun Printzipioa ere urratzen da. Berria - Euskal Herria 2004-07-14
Alde batera utzi baitituzte beren usadiozko eginkizunei lotutako zuhurtasun-arauak eta jarduera arriskutsuagoak jarri dituzte abian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.
Zuhurtasun neurriak hartuta. Berria - Ekonomia 2006-01-18
Ez da zigorra, Hagrid, zuhurtasun-kontua baizik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 220. orr.
Galdu egin ziren zuhurtasun faltaz, zentzu onik ez zutelako galdu. Elizen arteko biblia Ba 3,28
Berehala definitzera eta adigaien determinazioan osotasuna eta zehaztasuna saiatzera edo hori uste izatera ez ausartzeko zuhurtasun-erregela garrantzitsua. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 293. orr.
Zuhurtasun eta itxaropen hitzak. Berria - Harian 2006-03-23
Bere inurri-zuhurtasunarekin, diru kopuru bakoitzarekin zenbat plazer lor zitekeen kalkulatzen zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.
Horretarako, «zuhurtasunez, erantzukizunez eta elkarrizketa zintzoaren eta adostasunaren bidetik» jokatzeko eskatu zien. "Gauza berriren batean ari al zara lanean?" galdetzen dio zuhurtasunez. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Galderari zuhurtasunez erantzun behar diola. Pako Aristi «Note book», 2005 - 39. orr.
Zuhurtasunez arituko direla gaineratu zuen. Berria - Mundua 2006-04-08
Jainkoaren zerbitzariak kontu egin behar du bere gorputzari behar duena zuhurtasunez emateko, jatean, lo egitean eta gorputzeko beste premiak asetzean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 633. orr.
Neure gogoko buruzagiak emango dizkizuet, jakinduriaz eta zuhurtasunez gidatuko zaituztenak. Elizen arteko biblia Jr 3,15
Hasieran zuhurtasunezko tartea gordetzen bazuten ere, ikusleak ugaritu ahala, elkarren arteko babesean ausarturik, kalesara hurbiltzen hasi ziren gero eta adoretsu eta kalapitatsuago. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.
Lehengo gau hartan elkarrekin hitz egin ostean, erabaki nuen zuhurtasunezko neurri batzuk hartu behar nituela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.
Nork ezarriko du jagolea nire ahoan eta zuhurtasunezko zigilua ezpainetan, ez nazaten neure hitzek eroraraz eta mihiak galbidean jar? Elizen arteko biblia Si 22,27
zuhurtasun handiz (11); zuhurtasun osoz (6); zuhurtasun printzipioa (3); zuhurtasun printzipioaren (4)
zuhurtasuna eskatu (4); zuhurtasuna eskatu zuen (3)
zuhurtasunez beteak (4); zuhurtasunez jokatu (6); zuhurtasunez jokatu behar (3); zuhurtasunez jokatuko (3); zuhurtasunez mintzatu (3)
zuhurtasunik gabe (5); zuhurtasunik gabeko (3)