Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beobidek azaldu duenez, antzerkigile gipuzkoarrak euskararen mundura ekarri ditu zazpi bekatu nagusiak amorrua, lizunkeria, zuhurkeria, bekaizkeria, nagikeria, hantustea eta tripazainkeria, «ikusleari egunerokoan euskararen inguruan sortzen diren hainbat egoera bitxi eta batzuetan larri aurkezteko». Berria - Kultura 2004-12-17
Zikoizkeria, lukurreria eta zuhurkeria gure jainko izaten jarraituko dute oraindik ere pixka baterako. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.
Nik bere zabarkeria edo bihurrikeria astintzen ditudala eta, zuhurkeriaz egiten dudala dio, zor diodan soldata ez pagatzeagatik alegia. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 26. orr.
Sekta txikienetako batzuek ez dute sakramenturik batere... eta zuhurkeria horrek erremediorik gabe kondenatzera eramango ditu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 229. orr.
Zenbait arrantzale zuhurkerian ibiltzen dira zizareekin; oker. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 118. orr.
"Dotorezia hau guztia, gero paper-zuhurkeria nabarmentzeko", pasatu zitzaidan burutik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.