Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuhaur (orobat zihaur g.er.) izord ipar zerori.

Hala nola zuhaur Nafarroako errege-orde zinelarik, gure andere Ixabel Erregina baketsua Espainiara etortzean egun bateko atsedenaldia ene sortetxean hartu zuelarik, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 203. orr.

-Zuhaur ere alegera zarea? gure Erregek arta handirekin irakurtzen ohi ditu ene ihardespen juridikoak, zuhaurk dakizun eta beste anitzek aitortzen duten bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 223. orr.

Gizonentzat, zuhaurk diozunez, desleialtasuna ez baita aldakortasuna.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 451. orr.

-Zuhaurk ere egin dezakezu ihes... -tentatu nuen, ene asmoen bigarren partea agerian jartzen niola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 581. orr.

-Zuhaurek, eta menturaz zuhaur ohartu gabean, eraikia baituzu presondegi bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Gogoan harturik besteak beste zuhaurek berrikitan moldatu bertsuak: [...].  Herria   2001-07-05

Bat adoptatu zuen eta zuhauk hazi zinuen.  Herria   2001-03-22

Handik segidan zernahi arrain motaren artetik eta azpitik ibiltzen zira, zuhauri iduritzen itsasoaren zolatik behatzen diozutela.  Herria   2001-06-28

Moneo-rekin ere zuhauren sosetik ariko zira, ez bestenetik...  Herria   2002-11-07

Pentsatzen dut dohain hori anitz gosta zauzula, bainan ez dut pipatzen atxikazu zuhaurentzat edo zure adiskidentzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus