Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adinekoen egoitzan ikasi dut ordea lanbide horretako ofizialeek beren buruari esaten omen diotena: zuharia, lurraren astrologoa arabieraz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.
Zuk zuhariari heltzen diozu barneko morsea hasten zaiolarik joka, eta zirkuitu elektrikoa egiten omen du zure hezurduran, zintzurreraino ekartzen omen bizia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.
Adinekoak ez garenon tarifa gehi eskupeko txiki bat utzi dut zuhariak egunkarien gainean edukitzen duen saskitxoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 33. orr.
Zuhariak gogoan dauka putz egin zuela norbaitek, eta sotana kedarretan suntsitu zela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.
Epai gutxi dago berton; zuhari lana aldiz izugarria, aurkikuntzak borborka. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 176. orr.