Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuhamuxka (orobat zuhamuska g.er.) iz zuhaixka.

Eskolako patioaren barrenean zegoen zuhamuxka batean gorde zuen kutxatxoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 37. orr.

Ume batzuk azaldu zitzaizkigun bidera zuhamuxken artetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 52. orr.

Txikitandik Uruburutarren etxe gorria nuen nik denotan maiteen: zuhatsu, ilun, hamaika zuhamuxkaren artean misteriotsu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 30. orr.

Zuhaitzek belarren eta zuhamuxken aurka daramaten borroka latza ikusi nuen basoan, lurraren jabe egin nahian.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 41. orr.

Mendilerro bihurriak, ordokien gainean zut, gotorleku azkengabe bateko harresi eskerga bailiran, hemen horma-moduko malkar horixkak osatuz, sakongune eta haitzartez josirik, hor biribil-formako konkor berdexkak eratuz, motzondoetan hazitako zuhamuxka gazteek estalirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus