Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zuhaitzondo (orobat zuhaitz hondo eta zuhaitz ondo) 1 iz zuhaitzaren hondoa.
Zenbat aldiz ikusia ote nago, mendi muino soilean edo zuhaitzondo bakartu baten inguruan, tximistak erretako larregune beztua. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.
Bota zuhaitza eta txikitu! Zuhaitzondoa, ostera, utzi lurrean bere erroekin eta lotu burdinazko eta brontzezko kateez zelaiko belarretan. Elizen arteko biblia Dn 4,20
2 zuhaitza.
Zuhaitzondo marduletako adarrik adar jauzika zebilena. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 131. orr.