Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zuhaitzarte (orobat zuhaitz-arte) iz zuhaitzen arteko gunea.
Gero, Sara eta Zugarramurdi arteko mugan, Anttonen benttan, kanpoan bazkaldu ginuen alimaleko harri-mahai baten gainean, iturri eta zuhaitzarte fresko baten ondoan. Herria 2005-08-11
Zuhaitz-arte itxi batetik igarotzen ari zirela, bat-batean geratu egin zen Firenze. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 233. orr.
Hango mendietan jaiotako errekasto bat besterik ez zen, zuhaitzarte batean urmael moduko bat eratzen zuena, eta bertan bainatzen nintzen goizero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.
Jendea guti ibiltzen da Zabozen, harri eta zuhaitzartean galtzeko arriskua baitago. Herria 2002-12-12