Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ubago erreka gaineko zubitxoa gurutzatzen hasi naiz. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.
Begi bakarreko zubitxo batetik iragan nuen uhar hau, eta beste aldeko mendiaren aldapa igan nuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.
Ligonde errekako zubitxo batean jarririk bazkaldu naiz, usaiako atun, xorizo ta gasnarekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.
Jainkoari otoi egin behar zioten, orobat, zubitxo hura pitzatu ez zedin jendea pasatzean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.
Zurezko zubitxo bat pasatzen dut eta bideari jarraitzen diot, etxeen ostera iristen naizen arte. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 66. orr.
Rita eta bion artean bazen une hartan zubi bat, zinkezko zubitxo bat, erkina baina ibilgarria. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.