Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zubiño iz zubitxoa.
Arte eta pago galantak, iturritxoa erdian, beti ura dariola; eta, han-hemenka paseatzeko, enborrezko langak, eta zubiño lizunduak latsen gainetik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.
Eta arku txapal bakarreko zubia, Gareskoaren antzekoa, Ubago gaineko gure zubiño berriantxa baino aise ederragoa da. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 122. orr.
Ubago erreka gaineko zubiñoa gurutzatu dut. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 167. orr.