Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Martina gero Jonez okitu amorostu zen eta beste behin zubigintzan zinpurturik, gabe geratu nintzen, tu mikatza irentsiz, haginak tinkatuz eta lepo zainak zapartatzear. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.
Mail guzietan, sail guzietan, badugu segur zubigintzaren beharra. Herria 2001-06-28
Bere erako zubi lana burutu nahi izango zuen ibai ilun handi batek zubiak oro arrastan eramanak zituenean, zubi lana erdara eta euskararen artean, iraganaren eta orainaren arteko zubigintza egin nahi izango zuen, zubiak jaso frankismoaren basamortuaren erdian. Berria - Kultura 2006-03-12
Jeltzaleek garrantzi handiagoa eman zioten azken lau hilabeteotan gainerako alderdiekin «zubigintza areagotzeko» helburuz egin dituzten bileren zereginari. Berria - Euskal Herria 2004-07-24
Bakezko zubigintza eta bitartekotza paregabea eta emankorra. Berria - Kultura 2006-03-12