Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XIX. mendean instrukzioa Frantziako akademia militarretan egin zuten zuberotar gazteen eskutik iritsi ziren dantza urrats zail horiek Zuberoako herri ohituretara. Berria - Kultura 2006-02-10
Alta, mende berean, Allande Oihenart zuberotar jakintsua ohartu zitzaion gaineko bi erresuma puxanten artetik bere sorterriaren batasunari eta finkatu zituen gure nazioaren oinarri historikoak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 61. orr.
Jean Louis Davant zuberotar euskaltzainak historia maite du, gehiago behar bada historia hurbila. Herria 2001-07-19
Hendaiako Abadia Urrustoiko irlandar-zuberotar jaun jakintsu eta aberatsak sustatzen zituen, baita osoki berak ordaintzen ere. Txillardegi «Putzu», 1999 - 360. orr.
Lapurtar triunfalismuak zuberotar azentua, fonetika, irrigai, parregai bezala dauka. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 56. orr.
Hartarik landa, XIX. mendean, Garat lapurtar anaiek, Zamakola bizkaitarrak, Chaho zuberotarrak, asmatu xede politikoek ez zuten izan arrakasta handirik beren garaian. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.
Oihenartekin batera, Joan Tartas da garai hartako beste idazle zuberotarretako bat. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 36. orr.
Zalgize, Bertrand, XVI. mendearen bigarren zatiko euskal poeta zuberotarra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 312. orr.
Gainera, herrialdearen txikitasuna gorabehera, literatura aberatsa sortu du aspaldiko denboretatik hasita, eta gorputz sendoa eman dio horrek euskara zuberotarrari. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 18. orr.
Hara Eperra izeneko kanta zuberotar ezagunaren pasarteak: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 164. orr.
4.000 gizon, osotara, Lüküzeren nafar eta zuberotarrekin eta biarnes errebelekin bat egin ondoan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.
Lapurdiko XVII. mendeko idazleak denak antzera idazten ahalegindu ziren, eta zuberotarrek ere kontuan hartu zuten haien idazmoldea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 35. orr.
Araututa zuten zuberotarrek euren euskalkia. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 47. orr.
Hogei urte pasatuta, zuberotar gazte bat Oloroera joan zen, han egitekoren bat baitzuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 165. orr.
Igandean Miarritzen jokatzekoa zen final hura, Euskal Herri osoko kantariak lehiakide zirela, baxenabartarrak eta zuberotarrak haien arteko asko eta asko. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
"Xori erresiñula", zuberotarrezko kantua, ezagutuko bagenu, beharbada ohartuko ginateke dialektoek errespetua merezi dutela. Herria 2002-09-05
Ez ginuen beste hauturik, baina espero dugu zuberotarrezko argitalpenaren gelditzea behin-behinekoa izanen dela. Herria 2004-11-18
Euskarak baditu bi dialektu pixka bat zoko egiten direnak: bizkaitarra mutur batean eta zuberotarra bestean, biak nahiko bereziak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 158. orr.
Beterriko euskara giputzari eman zion lehentasuna, baina beste hiru eredu ere indartu zituen harekin batera: lapurtarra, zuberotarra eta Markinako bizkaitarra. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 64. orr.