Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuberera iz Zuberoako euskalkia.

Gipuzkera, bizkaiera, nafarrera, nafar-lapurtera, zuberera... euskalkiak baino, eredu sozialak egon direla esango nuke.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.

Gehienak euskara batuan dira idatziak, zenbaitzu haatik zubereraz, hala nola bere lurraldeari buruzko olerkiak.  Herria   2003-11-20

Badira zenbait zuberotar, zubereraz hitz egin, eta zuberotar ez garenok ere ulertzen diegunak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 126. orr.

Ospea dela medio, zubereraz erraten den guzia ontzat hartzen da.  Herria   2005-12-15

XVIII. mendeko zubererazko antzerki moldaketa batzuen bilduma.  Berria - Kultura   2006-02-12

Egun, zubererazko azentua morfologizatzen ari delako zantzuak daude.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.

Bakoitzak berea eman du, idazleak zuberera literarioa baliatuz, jokolariek ahozkatuz ohi den bezala.  Herria   2002-08-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus