Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez harritu egualdi txarrak izatea, zozomikotetan gaude eta, botatzen dizute artzainek hitzetik hortzera. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 130. orr.
Neguak luze jotzen badu apirilean, zozomikoteei luzapena eskatuta, orduan etsipenak joko gaitu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 139. orr.
Kontuak kontu, zozomikote eta tenporekin bueltaka zebilen fraide batek ikusi omen ninduen aurrena, elizako ate ondoan, saskitxo batean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 14. orr.
Zozomikote egunak, tristeak eta ilunak, hala esan ohi da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 130. orr.
Martxo hondarretako lantzurda eztiak hargatik, zozomiko egunetan, gaiztotzen ahal ziren eta lainoak ortzian eguzkiarekiko lehia hilkorrean higatzen zirela, uhar hotz eta basati leher zitezkeen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.