Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zozokeria 1 iz inozokeria, ergelkeria.

Ez du heldu gabeko gizonen zozokeria eramaten sekula ikasi.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 62. orr.

Hori zozokeria!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Zozokeria bat, txantxaren mailara ere iristen ez zena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 81. orr.

-Dena zozokeria bategatik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 327. orr.

Zozokeria horietan sinesten duk?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 41. orr.

Eskolan irri egiten zidatela aitortu, eta zozokeria zela, haurkeria hutsa eta laster ahantziko nindutela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 213. orr.

Ganberaburuak erantzun zion buru-buztanik gabeko zozokeriak zirela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.

Suharki sinesten zuela astrologian, kristalen ahalmenean eta New Age-aren zozokeria horietako beste pilo batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Ilehoriak, berriz, ez zuen begiratu ere egin nahi izan, eta irainka aritzen zitzaien bi ofizial ergel haiei nazkatuta baitzeukaten beren zozokeriekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 125. orr.

Zozokeria horixe esan nion bai, zeruak niretzat asmatu zuela Rita.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 136. orr.

-Oi, Ron, ez ezazu esan zozokeriarik -bota zion Hermionek zakar-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

-Ez hiza zozokeriak erratetik nehoiz aspertzen?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.

Hor egon nauk buru-buztanik gabeko zozokeriak esaten eta pentsatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Nor ibiliko duk hire zozokeriak entzuten!  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 26. orr.

Munduko zozokeriarik handiena aditu balu bezalako keinua eginik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.

Zoritxarrez herritarretaraino ez dira beti heltzen ezagutza horiek, eta ez jakiteak, zozokeriak egin arazten edo erran arazten ditu.  Herria   2001-11-08

Rita ez zelako nire betiko zozokeria haietan sekula korapilatuko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 81. orr.

Ez gara zozokeriekin liluratu behar.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Ez nuen Idoia galdu nahi; are gutxiago Alberto zozoaren eragin zozoagoaren zozokeriagatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 186. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zozokeria inozo bat, inozo edo serioa, aski dute aztoratzeko eta bere onetik ateratzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.

Zozokeria inozoak, ezertarako balio ez duten irudi ezdeus eta txepelak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.

Harryk Brooklyndik alde egin eta landa-aldeko urrutiko lekuren batera bizitzera joango zelako ideia zozokeria hutsa iruditzen zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Eskuliburuko faxista bat, ergela eta adoretsua, zeina armen lanbideak [...] ezjakintasun sendoz eta zozokeria larriz egoki apaindu baitzuen, baina ez baitzuen lortu, hala ere, usteltzerik ez gizagabetzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Gaztigatu zidaten fiskalaren galderei erantzuteko, "bai" edo "ez" besterik ez esateko, begiramena gordetzeko aretoari, han espainieraz egin behar nuela, betiko zozokeriak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus