Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zozketa 1 iz zozkatzea.

Zozketak erabakiko du bakoitzaren zatia, ugaria nahiz urria izan senitartea.  Elizen arteko biblia   Zen 26,56

Imajina dezagun aurreneko zozketa bat, gizon baten heriotza ebazten duena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.

Babes ofizialeko etxeen zozketa dela eta. erakunde horrek kudeatzen dituelako babestutako etxebizitzen zozketak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 80. orr.

Kermezako zozketaren lehen saria.  Herria   2003-09-11

Zozketaren txartelak salgai baitira.  Herria   2003-07-24

Dirutza ikaragarri handia suertatu zitzaidan asteroko zozketa milioidun horietako batean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.

Espainiako Kopako finalerdien zozketa, gaur.  Berria - Kirola   2004-01-30

Final-laurdenetako zozketa gaur egingo da.  Berria - Kirola   2004-03-12

Gaur egingo da 2008ko Eurokopako sailkapen faseko zozketa, Montreauxen.  Berria - Kirola   2006-01-27

Ez ote litzateke komeni halabeharrak zozketaren urrats guztietan parte hartzea eta ez bakar batean?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Zozketarako bost multzoak.  Berria - Kirola   2004-10-05

-Orain aterako dugu zozketako zenbakia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Dirutza handia suertatu zitzaiola ez dakit zein zozketatan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 80. orr.

Zozketan irabazdun atera diren numeroak: 59-64-171-236-285-[...].  Herria   2004-06-10

Horrela, zozketan egokitu zitzaigun ondarea murriztua gertatuko litzateke.  Elizen arteko biblia   Zen 36,3

Kehaten senitarteko beste taldeei Efraimen eta Danen leinuen eta Manasesen leinu erdiaren lurraldeetako hamar hiri eman zizkieten zozketan.  Elizen arteko biblia   1 Kro 6,46

Ekialdeko atea Xelemiasi atera zitzaion zozketan, eta haren seme Zakariasi, aholku-emaile zuhur hari, iparraldekoa.  Elizen arteko biblia   1 Kro 26,14

Ez zegokion bizimodua suertatu zitzaion amodioaren zozketan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 58. orr.

Zozketan atera ez diren zenbaki txartelak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Finalera arteko kanporaketen zozketa irekia.  Berria - Kirola   2004-03-12

Zozketa garbia izango da.  Berria - Kirola   2006-03-09

Ordenagailuak bere zozketa itsuan oparitutako ginekologoa begitan hartu zuen Kristinak, lehen bisitaldi urdurian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Imajina dezagun aurreneko zozketa bat, gizon baten heriotza ebazten duena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.

Hilabete geroago, nola diren gauzak, dirutza ikaragarri handia suertatu zitzaidan asteroko zozketa milioidun horietako batean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zenbakia 56.789 da eta zozketa eguna datorren ostirala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 108. orr.

Abereei dagokienez, abelgorria nahiz abere xehea izan, hamarretik bat Jaunari sagaratuko zaio, zozketa bidez aukeratuz.  Elizen arteko biblia   Lb 27,32

Geroxeago, zozketa-ageriek ez zuten gehiago aipatu isunen zerrendarik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dublinera bidaia bat tokatu zitzaion Eroskin, aurrez egindako bidaia baten promozio zozketan berak jakin gabe parte hartu zuelako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 111. orr.

-Hori bakarrik fata zitzaidan, loteri zozketa egin aurretik zenbaki sariduna ematen ibiltzea.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 205. orr.

Diren eta ez diren loteria eta diru-zozketa klase denetan jokatu (bankuko kontuak barne) eta pantallari begira egon: horixe egiten du gaur biziaren urak agortuxeak dituen pertsonak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

Eguneroko Igarlea-ren urteko galeoi-zozketa nagusia irabazi du.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 12. orr.

-Hori bakarrik fata zitzaidan, loteri zozketa egin aurretik zenbaki sariduna ematen ibiltzea.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 205. orr.

5 zozketaz adlag

Zozketaz banatuko duzue lurraldea leinu eta senitarteen artean.  Elizen arteko biblia   Zen 33,54

Beste hirurak, gehiengoa beraz, Espainia osoko irakasle funtzionarioen artean zozketaz aukeratutako irakasleak ziren.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

Jardunaldi bakoitzean, sei taldeko bi multzo osatuko dituzte eta zozketaz erabakiko da taldeak zein multzotan ariko diren.  Berria - Kirola   2004-05-08

Eskaria eskaintza halako hamar izan denez, zozketaz esleitu dira eta gaur salerosiko dira lehenengoz.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Pentsatzen dut lege onena epaile nagusiari laguntzaileak izendatzen dizkiona dela, zozketaz eta ez aukeraz, honelakoetan fidagarriagoa delako sentimenduz epaitzen duenaren ezjakintasuna, irizpidez juzgatzen duenaren jakinduria baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

6 zozketa egin

Zozketa egin genian, eta niri suertatu zitzaidaan elbarriarena egin beharra.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 128. orr.

Harri xapalak erabiliz, zozketa egin genuen, eta Eurilokori egokitu zitzaion joatea.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.

Zozketa egiteko agindu nuen, ea nork lagunduko zidan hesola hura jasotzen eta ziklopeari begian sartzen lo hartzen zuenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 54. orr.

Zozketa eginik, Jonasi atera zitzaion.  Elizen arteko biblia   Jon 1,7

Aratsean afaria bazen jende pollita bildu baita eta segidan zozketa egin da zointan xartela irabazleak agertu baitira.  Herria   2001-06-07

Behin ezarleen zerrenda eginda, maiatzaren 3an notarioaren aurrean zozketa eginen da.  Berria - Ekonomia   2004-04-25

Txandak erabakitzeko zozketa egin zuten atzo.  Berria - Kirola   2004-07-02

Kopako zozketa egin zenetik asko hitz egin da Eibar eta Real Madrilen arteko partidaz.  Berria - Kirola   2004-01-07

Bigarren mailako Liga txapelketako zozketa ere atzo egin zen. Gero afal ondoan egin da zozketa eta huna irabazdunen zenbakiak: [...].  Berria - Kirola   2004-07-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus