Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zozabar iz txori kantaria, luma beltzak orban txuriekin dituena, Euskal Herrian udazkenean talde ugarietan agertzen dena (Sturnus vulgaris). ik arabazozo.

Halako batean, plazan bildutako gazteak, eta ez hain gazteak, hiriko kaleetan barreiatzen hasi ginen, zozabarrak zeruan bezala, orain kantuan, orain kontsigna aberkoiak oihukatuz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

Buru gainetik zozabar bizkorrak ikusiko dituzu talde handitan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Gozoa da arratsaldea, gereziondoak loretan daude; zozabarren saldoek plazako zeru hodeirik gabea edertzen dute beren akrobazia alaiekin, Messerschmitt hegazkinen gisara.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

Letrak aldraka, udazken partean zozabarrak bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus