Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zotinka 1 adlag zotin eginez, zotinez.

Aurpegia bi eskuen artean gorderik, zotinka hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Arratsalde osoan zotinka entzuten omen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 346. orr.

Guzmud larri zegoen, izerditan blai, eta hizketan hastearekin batera zotinka ere bai: "nik.. ø nik..." esaten zion.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.

Nor ari da aieneka? Nor zotinka? Nor liskarretan?  Elizen arteko biblia   EsZ 23,29

Egun batez, israeldarrak Betelen bildu eta han egon ziren Jainkoaren aitzinean, oihuka eta zotinka negarrez.  Elizen arteko biblia   Epa 21,2

Deiadar egin zuen oihu handiz, hasperenka, zotinka eta garrasika, eta bere jantziak urratu zituen.  Elizen arteko biblia   Jdt 14,16

Belauniko erori nintzen, ito beharrean, zotinka, arnasestuka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

-Ez, Vernon -izeba Margek zotinka, esku bat altxatuta, bere begitxo gorrituak Harryrengan finko zituela-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

2 negar-zotinka adlag

Martin! -esan zion negar-zotinka-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

-Hil egin nahi nuke, hil egin nahi nuke -negar-zotinka esan zuen, ahotsa atzamarren artetik jaulkiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

"Zergatik ari zara negar-zotinka?" galdetzen dizutenean, erantzun: laster iritsiko den albiste batengatik.  Elizen arteko biblia   Ez 21,12

Malko mardulak isurtzen zituen orduan, eta negar-zotinka ematen zuen ia egun osoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.

Florentek Quenu txikia, hamabi urte besterik ez artean, bakar-bakarrik aurkitu zuen sukaldearen erdian, negar zotinka, mahai baten gainean eserita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Koldarrenak dardarka eta negar-zotinka ere hasten ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 104. orr.

Nire nagusia! -oihuka, ia negar-zotinka-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus