Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Airea eta zotina, besterik ez zuen, ordea, bota. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.
Sakelak bete-bete eginda simaur-bonbaz, zotina eragiteko gozokiz, igel-arrautzen xaboiz eta sudurrari kosk egiten zion te-kikara banaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 227. orr.
Aldian behin, zotin bat sortzen zitzaion Sebastiani, Ava eta Mizparen takatekoek segituan irensten zutena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.
Negarrez hasi zen gero, zotinak musuzapiaz estalirik, aitak entzun ez zezan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.
Negar-malko gartsuz gorputza bustiz, zotin eta intziri artean behin eta berriz laztantzen eta besarkatzen du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 435. orr.
Alde niregandik, gaizkileok, entzun baitu Jaunak nire zotina. Elizen arteko biblia Sal 6,9
Orkatiletan, bernetan, belaunetan gora dator, eta hormaren bestaldeko xuxurla eta zotin itoak ezabatzen ditu. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.
Intziri eta zotin laburren artean, ahopeka, otoitz baten gisan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.
Quenuk negarrez segitzen zuen, masailak mantalaz lehortzen zituen, zotinak apaltzen zituen emazteari entzuteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.
-Ai, jauna -hasi zen oihuz eta zotinez-, nire nagusi gaixoa, hil egin dutela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.
Baina negarrez hasi zen saminki eta, zotinek itota, ez zen hitz bakar bat ere esateko gauza izan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 349. orr.
Malkotan zeuzkan masailak, sudur-mintzak erre gorriturik zotinaren zotinez, ile-adatsak harro eta mordoiloturik aitaren sorbaldatik behera. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.
Gorputza minetan izaten dugu eta izpiritua zotinka. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 236. orr.
Barruak husten ari zen, negarrez, zotinka, bihotzarekin hizketan. Berria - Kirola 2004-05-13
Hariaren beste puntan negar-zotin bat entzun nuen, bihotza erdiratu zidana. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.
Eztei-jaia hileta bihurtu zen, eta kantu-soinuak negar-zotin. Elizen arteko biblia 1 M 9,41
Hermioneri negar-zotin txiki bat atera zitzaion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.
Patzikuren ohetik negar zotin ahul mehe bat itzuri dela sumatu dut. Txillardegi «Putzu», 1999 - 257. orr.
Myrtlek negar-zotin lazgarri bat egin zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 134. orr.
Promesak eginez eta negar-zotin eta aiene artean lehiatsu erregutuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 853. orr.
Dagoeneko negar zotinak baretzen hasiak zituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.
Raymonden negar-zotinak gero eta bareagoak ziren eta aurki utzi zion dardaraka aritzeari ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.
Negar-zotinei uzten diete hitzek bidea; Llumen aurpegiak ezin du dagoeneko darion tristura ezkutatu. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 110. orr.
Axenariok negar-zotinak areagotu ditu. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.
Neska negarrez ari zen, Durant jaunak harropuzki zioenez, negar-zotinekin bazter guztiak zipriztinduz bezala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.
Ivyk berriro ekin zion negar-zotinari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
negar zotin (31); negar zotina (10); negar zotinak (28); negar zotinari (3); negar zotinek (5); negar zotinen (9); negar zotinen artean (7); negar zotinetan (3); zotin artean (4); zotin bat (5); zotin batean (3)