Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zortzina banatz bakoitzari zortzi, bakoitzak zortzi.

Tenplu dipteroak zortzina koloma ditu aurrean eta atzean, baina bi koloma-ilara ditu santutegiaren inguru guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.

Oren bat eta laurdenez bazituzten bi aitzinekoek zortzina sake sartuak.  Herria   2004-11-18

Burutik hasi eta habearen oineraino, hiru soka zeuzkan, lodian zortzina hazbetekoa bakoitza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

Hartu ogi-irin garbia, erre zortzina kiloko hamabi opil.  Elizen arteko biblia   Lb 24,5

Kale erasoak egotzita, lau gazteren aurka zortzina urteko zigorra eskatu du fiskalak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Hogeita zortzina egunekiko hamahiru hilabete zituzten.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 146. orr.

Otsoen etzalekuen berri dakiten artzainak badira gure mendi hauetan, janari bila otsoa noiz irteten den kanpora kontuan isiltxorik egon, eta otsokumeak zortzina eta hamarna habian dauden tokietatik harturik beren etxeetara ekarri izan dituztenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Laugarren proba binaka jokatuko dute, zortzina kanaerdikora.  Berria - Kirola   2004-08-11

Partidaren lehen zatian bina, hiruna, seina, zortzina eta hamarna berdindu zuten.  Berria - Kirola   2004-09-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zortzina urteko zigorra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus