Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etsaiak zein ugari ziren ikustean, askok, beldurrak jota, alde egin zuen kanpalekutik; zortziehun gizon baizik ez ziren gelditu. Elizen arteko biblia 1 M 9,6
Ez baitira berdin mintzatzen bostehun arima dituen lurjabearekin eta zortziehun dituenarenekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.
Kartazal honetan zortziehun koroa daude. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 139. orr.
Aho osoa berritzera, zortzirehun pezeta. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.
Gure aurretik loftean bizi zenak nonbait, zortziehun dolarreko zorra utzi zuen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 108. orr.
Orduko zortziehun kilometroko lastertasunean eta minutuko hiru mila eta bostehun biratan ari naiz oldartzen alemaniar armadaren kontra. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 114. orr.
Mutikote bat, hiru kilo eta zortziehun gramo, pentsa! Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 184. orr.
Set izan zuenetik, beste zortziehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen. Elizen arteko biblia Has 5,4
Iritzi nion gutxi gorabehera zazpiehun edo zortziehun liburu izango zirela hain txukun antolatutako leku hartan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.
Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak eta gudurako trebatuak. Elizen arteko biblia 1 Kro 12,25
Florent irakasle hasi zen Estrapade kaleko barnetegi batean, mila eta zortziehun liberako sariaren truke. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.
Gure birraitona mila zortziehun eta hogeita hamarrean jaio zen eta mila zortziehun eta berrogeita zortzian armadako danborjotzailea zen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 18. orr.
Zortziehun mila gizoneko armada. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.
Abias laurehun mila gudari aukeratu eta adoretsurekin abiatu zen borrokara; Jeroboamek, berriz, zortziehun mila gudari ausartekin egin zion aurre. Elizen arteko biblia 2 Kro 13,3
Zortziehun mila litro ardo eta beste horrenbeste olio emango diet. Elizen arteko biblia 2 Kro 2,9
Zazpiehun-zortziehun mila bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.