Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zortedun izond zorte ona duena.

Tipo zorteduna zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Gehienek Basaurin jarraituko dute, batzuek Reinosaraino joan beharko dute, eta zortedunak aurrejubilatu egingo dituzte.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 22. orr.

Tipula txiki eta mehar bakar baten truke ogi zati bi eskatzen zituzten, eta prezio berean saltzen zituzten aberats zortedunek azukre nahiz bazkatarako erremolatxak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Munduko pertsonarik zortedunena naizela esan dit.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 159. orr.

Ez bazara zorteduna, zaila da une egokian toki egokian egotea eta aukeraz baliatzea.  Berria - Kirola   2004-05-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus