Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen. Elizen arteko biblia EsZ 27,17
Harakinak "Badira bi orduan!” egin omen zuen labana zorrozten zuen bitartean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 133. orr.
Hobe dun guraizeak zorrozten hasten bahaiz, badaezpada ere... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 92. orr.
Zorroztu lantzak, jantzi bular-babeskia! Elizen arteko biblia Jr 46,4
Zorroztu egin dute ezpata eta leundu, borreroaren eskuan ipintzeko. Elizen arteko biblia Ez 21,16
Filistearrengana jo behar izaten zuten israeldarrek beren golde-nabar, haitzur, aizkora nahiz igitaiak zorroztera. Elizen arteko biblia 1 Sm 13,20
Sega handiak pikatzeko eta zorrozteko ere teknika behar da, eta egun ez da erraz aurkitzen horretan ari denik. Berria - Kirola 2004-04-13
Aizkora kamutsarekin, zorrozten ez baduzu, lan handiagoa egin beharko. Elizen arteko biblia Koh 10,10
Haga bat labanaz zorroztua hartu eta oldartu zitzaion zaurituari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.
Inguruka ari zaizkit hegazti harrapariak, mokoak zorrozturik, atzaparrak aterata, eta bihotza erauzi nahi didate. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 69. orr.
Geure eskuetan dago justiziaren ezpata, baina kamustu egin behar diogu ahoa, zorroztu beharrean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Landabengo fabrikaren gain zintzilik dagoen Damoclesen ezpata zorrozten ari direla iradokitzen dute. Berria - Ekonomia 2006-05-10
Forma zehatzagoa eman diet azkenerako, ez dakit ertzak zorroztu edo leundu egin dizkiedan baina. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 14. orr.
Jendea azazkalak zorrozten ari da bulego, bide, tunel, ikatz puska eta bestelako gauza trinkoetan harramazka egiteko. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.
Hortzak ederki zorroztuta itzuliko dela minutu bat beranduago hortzaka egitera. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 74. orr.
Banketerako zorroztuta dituzun zure hortz horiek, erori egingo zaizkizu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3890. orr.
Arkatza etengabe apurtzen zait eta punta zorroztu behar izan diot berriro. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.
Txitxikov berehala hasi zen lanean, eta, idazluma zorrozturik, idazteari ekin zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.
Mutiko ederra izan zen baina urteek beren herexak uzten zituzten, aurpegia zorroztu zitzaion, zimurrak agertu zitzaizkion begi xokoetan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.
Ile bakan blaituek erdizka kukutua eta heriotzak jadanik zorroztua, ezin antzik eman begitarte iharrari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.
Ikusle izaiteak, bertzalde, begia eta behakoa zorroztu zizkidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.
Begirada zorrozten ahalegindurik, [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 242. orr.
Eta Piarres Oihartzabalek, soa zorrozten zidala, erantsi zuen: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.
Andreak erdizka itxi zituen begiak bere ikusmena zorrozteko ahaleginean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 19. orr.
Anak begiak zorrozten zituela ikusirik igarri zuen barre eginen ziola "Koittaua" esanez. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.
Belarria zorroztu zuen, beraz, besterik ezin-eta. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 115. orr.
Geldialdi laburrak egin ditu belarriak zorroztu eta gaueko soinuei adi egoteko. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 15. orr.
Belarriak zorroztuz, bidezidorraren alboetako haitzen itzal beltzak arakatuz, lehengo pausoen gainera itzuli zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 215. orr.
Presoa lehen egunetik beretik hasten da entzumena zorrozten, automatikoki, oharkabean lehenik, nahitara gero. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.
Janari guzietarik jastaraziz gustua zorrozten bada, [...]. Herria 2005-09-15
Gabeziak adimena zorrozten du, eta adimena zorroztu zuten Roberto Rosellinik, Vittorio de Sicak, Pietro Germik, Giuseppe de Santisek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.
Adimendua zorroztu beharra zegoela, ipuin haien erranahi gordearen ulertzeko eta endelegatzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 568. orr.
Ideia etikoen landualdi handiagoak arrazoimena zorroztuko luke objektuari dagokionez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.
Hau da adibideen onura bakar eta handia: juzgamena zorrozten dutela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.
Ez dakit nork esan zuen biharamun goizean urkatuko zaituztela jakiteak ikaragarri zorrozten duela kontzentrazioa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 13. orr.
1980ko hamarraldian, beste bi gertaera nagusik are gehiago zorroztuko zuten kontzientzia hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 149. orr.
Bost zentzuak zorroztu zaizkie han harrapatuta daudenei, irtenbide baten peskizan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 12. orr.
Eritasunak zentzuak zorroztu dizkit, ez ezabatu, ezta moteldu ere. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 87. orr.
Apaiz eta fraideen artean hainbeste urte pasa dituenak oso ongi garatuak eta zorroztuak izaten ditu manipulazio-saio bati antzemateko antenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.
Etsipenak asmamena zorrozten du. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 255. orr.
Bataren piramidea zein bestearen putzua zein hirugarrenaren tramankuluak ez dira egia zientifikoa ezartzeko beharrezkoak, eta ez dute, orobat, demostrazioen zorroztasuna zorrozten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 492. orr.
Enuntziatuen hurbilketa areagotzeko erabilitako baliabideak, baita euren zehaztasuna zorrozteko ere. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 69. orr.
Segurtasuna zorroztu dute, Al Kaedaren mehatxuengatik. Berria - Mundua 2004-08-12
Uraren kalitatea zehazteko kategoriei buruz, Templierrek argi du: «Irizpideak zorroztu arren, lehengo gabeziak ez dira konpondu». Berria - Harian 2006-02-02
"Edo gehiago", erantsi zuen kalkuluak zorroztuz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 128. orr.
Aste batzuez, punteria zorrozten aritu nintzen, lata batzuekin. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.
Gure gaitasunak zorroztu eta autokonfidantzaz zipriztintzea baino ez genuke behar saiakera egiteko. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 180. orr.
Keinu horiek Kako-okerren bihotza zorroztu zuten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 166. orr.
"Kameraden" esan zuen, eztarria itotzen ziola zirudien sentimendu batekin borrokan, batean ahotsa zotinka etenez, gero zorroztuz, ia txistuka, "wir sind frei!”, libre gara. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 236. orr.
Zuk zeure argudioak ondo landu, nik neureak zorroztu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.
Kasuak aurreikusi, duintasuna noiz urratzen den ebatzi, zorrozten joan, azken batean, irudien gaineko sistema morala adostu ahal izateko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 91. orr.
AEBetako Gobernuak esteroideen aurkako borroka zorroztuko du. Berria - Kirola 2004-03-04
Inoiz urratsen bat aurrera egitea lortzen bazen [...] horrekin batera presoen kontrola zorrozteko neurriak hartzen ziren. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 103. orr.
Txinak Interneten gaineko kontrol neurriak zorroztu ditu. Berria - Gaiak 2004-06-20
Segurtasun neurriak zorrozteko legea. Berria - Mundua 2004-08-01
Geziburu zorroztua lotu ondoren, ziria hortzen artean sakatuz berriro arteztu. sardeak eta makilak, burdina zorroztuak eta azkon zaharkituak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 55. orr.
Letaginak ziruditen bornu horztun eta koskatuekin eta arroka zorroztuekin. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.
adimena zorroztu (5); asko zorroztu (3); begiak zorroztu (9); behakoa zorroztu (4); belarria zorroztu (6); belarriak zorroztu (9); belarriak zorroztu ditu (5); ikaragarri zorroztu (3); irizpideak zorroztu (3); kontrol neurriak zorroztu (8); kontrolak zorroztu (3); neurriak zorroztu (24); neurriak zorroztu dituzte (10); neurriak zorroztu egin (3); segurtasun neurriak zorroztu (12)
zorroztu behar (9); zorroztu behar izan (4); zorroztu beharra (4); zorroztu ditu (10); zorroztu dituzte (12); zorroztu du (4); zorroztu egin (14); zorroztu egingo (6); zorroztu egiten (3); zorroztu nahi (3); zorroztu zituen (6); zorroztu zituzten (4); zorroztu zuen (3); zorroztu zuten (4)
belarriak zorroztuz (4); zorroztuz gero (3)
kontrol neurriak zorrozteko (6); neurriak zorrozteko (12); neurriak zorrozteko eskatu (3)
begiak zorrozten (3); behakoa zorrozten (9); behakoa zorrozten zuela (4); entzumena zorrozten (3); hortzak zorrozten (3); neurriak zorrozten (5); neurriak zorrozten ari (3); zorrozten ari dira (3); zorrozten du (6); zorrozten zuela (6); zorrozten zuen (3)