Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Semeak ez zeukan aitaren osperik, ez zorroztasunik, ez agintea bere eskuetan mantentzeko kemenik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.
Errukia bezain handia du zorroztasuna, egintzen arabera epaitzen du gizakia. Elizen arteko biblia Si 16,12
Hortik heldu da indioen zorroztasuna sexu kontuetan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 42. orr.
Ezpain finak estutu, eta begirakunea zorrozten zuelarik, emakumeengan ezohikoak diren zorroztasuna eta laztasuna erakusten zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.
Kudeaketan «zorroztasuna, gardentasuna eta zintzotasuna» agindu du. Berria - Euskal Herria 2004-02-26
Ikasle baten idazlanari, adibidez, ez zaio eskatzen ikertzaile batenari eskatzen zaion zorroztasun, originaltasun edo sakontasuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 329. orr.
Ez zituen garbi ikusten egunkari normal bateko letrak -oraindik 20/80 zorroztasuna besterik ez zuen-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 131. orr.
Zuhurtasun printzipioak berarekin dakarren segurtasunarekiko zorroztasun erregulatzaile hau. Berria - Gaiak 2006-02-23
Jaungoikoaren errukiak besarkatzen eta ferekatzen ditu zintzoak eta, era berean, zorroztasunez zigortzen eta zentzarazten ditu gaiztoak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 348. orr.
Morse eta Whitney irakasleek pentsamenduaren ildo desberdinetatik zorroztasunez ohartarazi dutenez, [...]. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.
Bere aurrekoek lorturiko bakean gobernatu zuen probintzia, diziplinaz eta zorroztasunez, heldutasun handiz eta Erregelaren obserbantzia bultzatuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.
Zorroztasuna dopinarekin. Berria - Harian 2006-02-09
Ez da labana gaiztoaren zorroztasuna behar hitz emailearen botereaz ohartzeko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 158. orr.
Osabaren zorroztasunari eta haren buru-argitasunari ezagutza egiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 320. orr.
Adituaren zorroztasunaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 497. orr.
Ez al dizuet lehen ere esan zuek eromentzat hartzen duzuen hori ez dela izaten zentzumenen zorroztasun gehiegia baino? Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.
Hitzak beren substantziaz bizi dira, formaren zorroztasunak ez balin badu errealitatea husten bederen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 96. orr.
Zoriaren geometria deitu zion Pascalek horri: geometriako frogen zorroztasuna zoriaren ziurtasunik ezarekin bat eginik! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.
Bere burua astindu behar, kontzientziaren zorroztasuna berreskuratzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.
Jendeen jujamenduen zorroztasuna. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 517. orr.
Arkitektura deduktiboaren zorroztasuna. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 134. orr.
Hartu, bada, gogoan Jainkoaren bihotz ona eta zorroztasuna: zorroztasuna erori zirenentzat, bihotz ona zuretzat, baina haren ontasunean irauten baduzu. Elizen arteko biblia Erm 11,22
Askotarikoak konpendio honetan bildutako lanak, baina denetan geratzen da agerian San Agustinen pentsamenduaren sakontasuna eta zorroztasuna. Berria - Kultura 2004-01-17
Metodoari sistemaren zorroztasuna eta erregulartasuna emateko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.
Legeen zorroztasuna zegoen han zalantzan, eta parrizidioa gogor zigortu beharra. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 40. orr.
Tautograma "ahulak" ere aurki ditzakegu, arauen zorroztasunari zirrikituren bat hausten diotenak. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 103. orr.
Zure zorroztasuna egunez egun ari da handitzen, andrea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 121. orr.
Erreparatzea nola haren "zorroztasuna argitzen eta estiloa fintzen den" eulien eraginaren pean uzten den denboraren proportzio zehatzean. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 114. orr.
Estatu Batuetako diru-murriztearen ordainetan, Alemania eta Japoniaren aurrekontu-politikaren zorroztasuna etorri zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.
Izeko Aliceren zorroztasunak muzindu egin zuten Barbararen edertasun loratzen hasi berria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Profeta esatean ulertzen dugu hemen izpiritu handiak, zorrotzak eta arrazoikariak, beren naturazko asmamenaren zorroztasunari emanak daudenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.
Herri zibilizatuen miresmena eta desesperazioa pizten dituen sentimenen zorroztasunarekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.
Sokratesek horrek dakarren zorroztasun absolutuari ere, eta horri batez ere, jaramon egin nahi dio. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.
Zorroztasun zurrunean dabilen profesional porrokatua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.
Zorroztasun kritikoa, zalantza metodikoa, moderazioa, tolerantzia, besteren ideiekiko errespetua izan dira Bobbioren bertuteak. Berria - Kultura 2004-01-15
Zorroztasun akademikoaren berritze soila. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.
Presak ez du justifikatzen zorroztasun informatiboa alde batera uztea. Berria - Euskal Herria 2004-10-02
Zorroztasun formal eta demostratibora heltzeko. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.
Deskribapenetan erabilitako terminoak batere zorroztasun zientifikorik gabe ezarriak daude. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.
Enpresa multinazionalek garapen-bideko herrialdeetan sartu ez sartu erabakitzeko unean duten zorroztasun izugarri hori. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
Aristotelesengandik logika osasuntsua ikasi behar zenukete, eta Euklidesengandik, berriz, zorroztasun latza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.
Direnak eta ez direnak ezereztatzen dituen joritasun eragabeari zorroztasun neurritsuaz egin nioan buru. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.
Badakit zorroztasun gupidagabea leporatuko didatela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.
Zuhurtasun printzipioak berarekin dakarren segurtasunarekiko zorroztasun erregulatzaile hau Zergatik, erraidazu, merezi izan dut zorroztasun suntsitzaile hori? Berria - Gaiak 2006-02-23
Alferrik zigortzen nauzu zeure zorroztasun hondagarriez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 154. orr.
Lan horretan Egidok, bere ohiko zorroztasunaz, [...] hipotesi orokor bat zirriborratzen saiatzen da. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 74. orr.
Are gehiago harrituko zaitu hala ere, horrenbertzeko zorroztasunari nik men egin izanak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 130. orr.
Nolako zorroztasuna haiena! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 242. orr.
Legea zorroztasunik handienaz aplikatuko dut bi lapur hauen gainean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.
Apaizak eta kartzeleroek zorroztasun gehiagoz behartu zituzten meza entzutera. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 87. orr.
Lantzat hartu zuen nire bisita; gainerako lan guztietan bezalako zorroztasun eta arreta nabarmenez egin beharreko lantzat, gainera. bere gaixotasunagatik lehengo zorroztasuna bigundu beste aukerarik ez zuenean, honela esaten zuen: [...]. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.
EAJ eta EAren iritziz, plana «zorroztasun gabekoa» da eta argudio «zaharkituak» ditu. Berria - Euskal Herria 2006-04-29
Giza adimenaren izaeraz, erlijio-kontuetan ahalegina eskatzen duen oro maite dugu, moral-kontuan zorroztasun-itxura daukan oro maite dugun bezala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.
Poema ondo girotu ondoren, han-hemenka inserto indartsuak sartuko ditut, tarteka sakontasun eta zorroztasun-uneak nabarmenduz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 68. orr.
Zorroztasun-grina biziz sinatu zuen analisi bakoitza. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.
Eginkizunak zerikusia du zientziekin, tankera zientifikoko azterketekin edo zorroztasun-irizpideei erantzuten dien teoriekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 234. orr.
Hauek gaiak edo teoriak eratzen dituzte euren koherentzia, zorroztasun eta egonkortasun mailaren arabera. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 75. orr.
Zorroztasun eza, goragotik dator. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 108. orr.
Espainiako Gobernuak inflazioaren gaineko aurreikuspena egiterakoan duen «sinesgarritasun eta zorroztasun» falta erakusten du. Berria - Ekonomia 2004-01-16
Bigarren urrats horretarako, buru-zorroztasun handiagoa behar da, tresna hobeak, analisi-bereizmen handiagoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.
Burumotzek eta beren adimen zorroztasuna kamustua dutenek ulertzen duten moduan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 180. orr.
Ikusmen-zorroztasuna neurtzeko. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.
Begi-zorroztasun izugarria nuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.
Efektu honek lehenengo estimuluarekiko sentiberatasuna txikitzen du: kontraste gutxiago nabaritzen da, begi-zorroztasuna gutxitu egiten da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Lote bat, 6,2ko azidotasuna zuela eta, lege-zorroztasun zintzoz baztertua zuen sinadura loretsuko ikuskatzaile batek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.
Herrialde industrializatuen aurrekontu-zorroztasuna. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.
Gutako nork ez du, amets asaldatu, urduri, hasperenez bete horietan, eduki, estutu, berotu halako sentsazio zorroztasun aparteko batez, gogoa beterik zion emakumea? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.
· Gogoko nuen haren ikastaldien zuzen-zorroztasun apaingarririk gabea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.
bere zorroztasun (3); zorroztasun handiagoa (6); zorroztasun hori (4); zorroztasun horri (3); zorroztasun osoz (5); zorroztasun zientifikoa (4)
haren zorroztasuna (3); ikusmen zorroztasuna (5); prozesuaren zorroztasuna (3)