Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zorroztarri 1 (orobat zorrotzarri g.er.) iz zorrozteko erabiltzen den harria.
Geziburua zorroztarriaz zorroztu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 83. orr.
Segalariek erabili ohi duten zorroztarria. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 144. orr.
Badaude horrelakoak, eta are okerragoak ere, harrizko herri hau zorroztarriz jasoa dagoela badakiten arren, elbarri ibili nahiago dutenak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 77. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Zer ederra segalariaren geldialdia eta zorroztarri hotsa alor bat bukatutakoan eta hurrengoa hasi orduko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.