Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zorrozkeria iz zorroztasun gaitzesgarria; zorrotza denaren ekintza gaitzesgarria.
Garraio Saileko ardurak hartu zituenetik gorreria eta zorrozkeria nagusitu dira haren jardunean. Berria - Euskal Herria 2006-04-30
Lau hilabete lehenago, ez nuen Kristinarekin zorrozkeriaren bat trukatzeko parada huts eginen, Ximurra halako jendajearekin ikusita. Bakarka, aldiz, zorrozkeriak kamusten laguntzen zion alkoholak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.
Sofista baten zorrozkeriak dira horiek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.