Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorrotxo 1 iz zorro txikia.

Bazkaria ere eramaten genuen zorrotxo batean, garbantzuak, arroza, arrautza egosi batzuekin, etxerainoko bidea luzeegia baitzen bazkaltzera joan eta eskolara itzultzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 153. orr.

Tabakoa, tabakoa erruz eta era askotara: zorrotxoetan sarturik, toxa batean gorderik eta, azkenik, mahai gainean multzo txikietan bildurik besterik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 54. orr.

Larruzko zorrotxo batean dirua ipin ziezaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 61. orr.

Zotzak gordetzeko zorrotxo bat, beira-alez egina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.

Karamelu arrosa batzuk, obalatuak, zuriz hautseztatuak, zelofanezko zorrotxoetan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 36. orr.

Mahai gainean hiru platerkada pasta-zopa, zorrotxokoa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bost errublo bildu zituenean, diru-zorrotxoa josi eta beste bat betetzeari ekin zion. Tabako-zorrotxo bat ere bazegoen pipen artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Tisanak egiteko belar-zorrotxoak ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Te-ontzi bat, plastikozko kikarak, ontzi bat kafe-hauts, eta azukre-zorrotxoz betetako katilu bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Ia beti zegoen prest eta poltsikoan beti eraman ohi zituen azukre zorrotxoen antzeko labangarri zorrotxoak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 46. orr.

Hemen "mirra-zorrotxoak", Frantziskoren bihotzean finkatua dagoen Kristo oinazetua irudikatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 334. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus