Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zorroratu, zorrora(tu), zorroratzen adkor ahoratu, jan.
Hark bezala egin nuen, eskutik ahora zorroratu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.
Katilua hustu, bertze galleta bat zorroratu eta, marrus-marruska, leku egin nion putzutik atera nintekeelako sentipen lagungarriagoari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
Orain, adibidez, goiza denez eta deus berezirik zorroratu ez duenez, badaki Kixo ari zaiola, eta ez bertze inor. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 55. orr.