Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorritsu (orobat zorrizu g.er.) 1 izond zorriz betea.

Aski omen da haur zorritsu bat agertzea, laster eskola guztia zorriz betetzeko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Borges famatua, terroristen buru heroikoa, munduko kondenatu, legendun eta zorritsu guztien esperantza bakarra.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 73. orr.

Kristalezko ateak itxi dituzte, lau emakume ijito eta haien ume zorritsuekin gelditu zara.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 75. orr.

Federicok bere ohetik erantzuten zion: zaude isilik, zakur zorritsu lotsagabea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.

2 irud/hed

Gobernuan banintz, akabatuko nikek pobre gisa kontsideratzen diren alfer zorritsu horiekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

Horri judu zikin horien eta irlandar zorritsu horien ezjakintasuna gehitu behar zaio.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.

Uste nian gutarra zela eta hala zuan errepublikar zorritsu horiekin nahastu zen arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.

Txoto hegalzabaleko begibakarrak, presondegi izugarrienetatik ihes egindako zorritsuak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Gero beren osasuna, erosotasuna, lasaitasuna, zahartzaroa, nire amaren ustekeria sozialak, hiri zorritsu honetan beste gela bat edukitzeko aukera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

Ez zuten herria armatu nahi, burokrazia handia gainditu behar zen pistola zorritsu bat eskuratzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

-Kamionetako morroiak: Txuma eta Jabito, bi junki zorrizu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

Prentsan zorritsuen armada gisako izenak ematen zitzaizkien errefuxiatuei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus