Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorpetze 1 iz zorpeko bihurtzea, zorrak egitea.

Estatubatuarrek ahal dutena baino gehiago gastatzen dute, ez dute aurrezten, zorpetzea gero eta handiagoa da.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Euskal enpresen zorpetzea ez da oso handia.  Berria - Harian   2005-12-02

1991n familien zorpetzea oinarrizko errentaren %40ra iristen zen.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

Familien zorpetzearen inguruan beste datu kezkagarri bat plazaratu zen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

Juan Ignacio Perez Iglesiasek Eusko Legebiltzarrean ere eskatu izan du EHUren defizita kitatzeko, edo, bestela, zorpetzeari buruzko azalpenak emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Neurri horren bidez, Ingalaterrako Bankuak britainiarren kontsumoa eta zorpetzea moteldu nahi ditu.  Berria - Ekonomia   2004-08-06

2 (izenondo eta izenlagunekin)

277 biztanle dituen herriarentzat zorpetze handia izanen dela aitortu du [...] Jean Mixel Galantek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Familiek gastuak aztertu beharko dituzte zorpetze handiagatik.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Euroguneko langabezia altu egonkorra (%8,8 eta zorpetze altuarekin).  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Nafarroan dute zorpetzerik txikiena: 20.407 eurokoa.  Berria - Ekonomia   2004-06-30

Gipuzkoaren zorpetze neurritsua, altxortegi sendoa, zerga diziplina eta gizarte eta ekonomia eredua.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Estatu Batuen zorpetze masiboak eta garapen-bideko ekonomien zorraren krisiak 1980ko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Langabezia izugarri handiaren, zorpetze nazional handiaren eta parametro ekonomiko ahulen aurrean, Gobernu Federal gorri-berdeak Alemaniako Errepublika Federalaren ongizate estatua goitik behera aldatzeko planak ditu.  Berria - Mundua   2004-08-14

Adituak gehiegizko zorpetzearen beldur dira.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Familien zorpetze ahalmena ere muga-mugakoa izango da; hortaz, mailegu berririk nekez hartuko da, eta beraz, kontsumoa ere nekez areagotuko da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 118. orr.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko familiek duten zorpetze maila.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

Aldundiek duten beste kezka bat erakundeen zorpetze egoera da.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

Zorpetze-krisi gogor baten bukaeran gertatu da; krisi horretan, Latino Amerika izan zen berriz ere gertaleku nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Ipar-Hego zorpetze ziklo berria jarri da abian, XX. mendean 1970eko, 1950eko eta 1920ko hamarraldiak markatu zituztenen ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Heldutasun ekonomikorako igarobidea, oroz gain, herrialdearen finantza-posizioa berriz orekatzen denean gauzatzen da, alegia, zorpetze-saldo garbiaren erabateko balioa ezabatzen denean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dakigu zergatik ordaindu behar izan dituen gizarteak, hipoteka-zorpetze bidez, lurzoru jabeek eta sustatzaileek poltsikoan sartu dituzten etekin ikaragarri horiek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

familien zorpetze (3); familien zorpetzea (7); familien zorpetzearen (3); zorpetze handia (3); zorpetze maila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus