Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorpetu, zorpe(tu), zorpetzen 1 da/du ad zorpeko bihurtu, zorrak egin.

Argentina zorpetu egin zen, baina estatu bat ez da zorpetzen beste batek hori eragiten ez badu.  Berria - Mundua   2004-08-01

Hasieran, Agentziako lan osagarrian irabazten nuenak nire bizimodua hobetzeko, hau da, gehiago zorpetzeko bidea eman zidan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 82. orr.

Xede bat bururatzeko urteetarako zorpetu behar dugu eta, gainera, gu gara baliabide gutxien ditugunak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Estatu hauek kanpoan zorpetzeko zuten ahalmen nahitaez mugatuak baldintzatzen zuen inbertsioen hazkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Interes tasa aldakorrean zorpetua dagoenarentzat [...] interesen zama handitzen du.  Berria - Harian   2005-12-02

Mailegu horiei loturik herrialde hauen beste arazo larrienetakoa kanpo zorrarena da, Hirugarren Munduko herrialde asko eta asko erabat zorpeturik eta hipotekaturik baitaude.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

Ramirestarrak sosik gabe baitzeuden, sakela hutsik eta begietaraino zorpetuta, kapital soziala osatzeko nahiko diru ere ez zutela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 136. orr.

Soluziobideak 1980ko hamarraldiaren bukaeran hasi zitzaizkion ematen, banku-sektorearekin zorpeturiko herrialdeei dagokienez behintzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Programa horien helburu orokorra zorpetutako ekonomietan merkatuko mekanismoak sartzea eta zabaltzea da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Adierazgarria eta, familia zorpetuentzat, lasaigarria ere bai. Bestetik, Funtsak finantza tresna berriak sortu zituen, industrializatu gabeko herrialde zorpetuek beren ekonomiak neurri jakin batzuen arabera aldatzearen truke.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Amerikako herrialde zorpetuenen hazkundea suspertzea zen plangintza haren helburua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus