Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amon Ra-ren apaiz nagusia Tebasko faraoiaren irudira sortu zen; Mobadh zoroastroar buruzagia, sasaniar shahinshah-ren antzera; eta aita santua, Dioklezianoren osteko erromatar enperadorearen antzera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.
Antzerako oinarria eman zion Egiptoko "Inperio Berriak" eliza panegipziakoari Amon Ra-ren apaiz nagusiaren pean Tebasen, eta Sasaniar Inperioak zoroastroar elizari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.
Kristautasunak judu- eta zoroastroar sustraiak zituen, eta sustrai horiek bigarren mailako beste bi zibilizazioren -Babiloniko eta Siriakoaren- lehenagoko kolapsotik erne ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 107. orr.
Aldaera siriakoan inpartzialki balio izan zuen nestorianismoaren eta monofisismoaren kristau-heresia antitetikoentzat; bere pahlavi aldaeraren moldaera avestikoan zoroastroar elizaren liburu sakratuak jaso zituen; manikear moldaeran kristauek nahiz zoroastroarrek berdin gorrotatzen zuten heresiarka baten zerbitzura egon zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.
Aitorpen hori, hasieran judu eta kristauei onartua, gero zoroastroar eta hinduengana hedatu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.