Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zornatu, zorna, zornatzen (orobat zornetu g.er.) 1 da/du ad zauri edo kideko batean zornea egin.

Begi bat galduko du txakurrak lehenik, zornatu eta gaiztotu egingo zaio zauria gero.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 12. orr.

Ondo itxi gabeko zauriak azkenean berriz zornatu eta ireki egiten dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Gaixoa zauriak gaiztotuta hil zen -ez dakigu zein zauri zornatu zitzaion amorru handiagoz, izterrekoa ala izterrondokoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 260. orr.

Laguntzailea ere zauriak zornatuta hil zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 260. orr.

Sendatu gabeko zauriak zornatzen utzi ziren.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

2 irud/hed

Kafearekin etorriko diren ondasunak izango dira egindako zauriak ez zornatzeko ukendua, landare horretan ipiniko ditugu denok elkarrekin aurrera egiteko asmoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 192. orr.

Uste du ezingo diola ezerk sendatu barrena zornatzen ari zaion zorigaiztoa.  Berria - Kultura   2006-02-12

Auskalo Seneka edo Charron irakurrita ere ez ote ziren zornatuko!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 233. orr.

Zirt edo zart egin beharko dudala egoera guztiz zornatu dadin baino lehen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 95. orr.

Lotsatu baino areago esango nuke, bihotzondoraino mindu, zornatu, goragaletu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 284. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zakur zornatuak nonahi, beren zaurien miazkan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Bazuen bekokian zauri zornatu bat legena zirudiena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Zertarako jardungo dinagu miazka atzera biderik ez duten gertakizunen zauri zornatuetan?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 48. orr.

Eugenik alua eta ipurdia josiko dizkizu arreta handiz, isuri zornatuak [...] hezurrak kiskal diezazkizun ahalik eta azkarren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 302. orr.

Nola pentsatuko zuen, bada, haren gogoa zauri ireki bat bazen, masa zornatu bat, burmuineko materiaren, neurona lehertuen eta jaugin elektriko zirkuitulaburtuen nahasturaz egina?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.

Emakume bortxatuen izter izerditsuak, umeen gorputz-atal sakabanatuak, etxe kiskaliek goratzen duten lamara gorrikara, gorpu ustelduek uzten duten ibai zornatua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 105. orr.

Bolondresen artean, azkartu egin ziren arrunt, Madriletikako armada ofizialaren kontrako amorru zornatua eta borroka latza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

Irri zornatu baten itzalak agerpena egin zuen, une batez, haren begitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus