Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorizko 1 izlag zoriaren araberakoa.

Mutazioak zorizko gertaerak dira, ez dira egoten norabide jakin batean zuzenduta.  Berria - Gaiak   2006-03-25

Zorizko laginketak.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Josef pasantea kobrezko bi kreuzerrekin zebilen, berak asmatutako zorizko jolas zirraragarri batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 48. orr.

Zeren irabazteari dagokionez, milizia zorizko jokoaren antzekoa baita: asko dira porrot egiten dutenak, gutxi, ordea, irabazten dutenak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 178. orr.

Zorizko bulkada horiek erresistentzia gutxieneko bideetatik igaroko dira, hau da, oroimen-arrastoen ezarpenak -hots, arrasto indartuagoak- eraldatu dituen sinapsietatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

2 (izenondo gisa)

Frekuentzien aldaketa faktore anitzen ondorioa izan daiteke, batzuk zorizkoak -geneen deriba, esaterako- eta beste batzuek, aldiz, organismoen moldaketan eragina izango dute -adibidez, hautespen naturalak edo sexualak-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.

Galdu egiten zitzaizkion behin eta berriz, eta sumatzeko mugimendu zorizkoak egiten zituen orduan; xedeak aurkitzen zituen berriro, eta berriro galtzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Gero, denbora pasatuta, ohartzen da bizitza, osotasunean hartuta, akats eta zorizko gertaera guztiekin, aldaezina dela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

Konputagailu batean, gelditzearen eta jarraitzearen arteko hautua ez da zorizkoa izaten, diseinatzailearen instrukzioen araberakoa baizik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Intimitate tartedun hori, nahitaezkoa eta zorizkoa, hiriaren ezaugarri nagusia da niretzat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 204. orr.

Hainbat topaketa zorizko, hainbat ordena ausazko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus