Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zoritzar 1 iz adkor zoritxarra.
Zergatik deitzen didazue oraindik ere Noemi, Jaun ahalguztiduna aurka jarri zaidanean eta honelako zoritzarra erakarri didanean? Elizen arteko biblia Rt 1,21
Nik lege politikoak deitzen diet unean uneko beharren erantzun gisa egiten direnei, bai boterea sendotzeko, bai zoritzarrak aurreikusteko edo ekiditeko. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
2 zoritzarrez adlag
Ez dakit zoritzarrez edo zorionez baina gatazka gainditzeko proposamen serio bakarra da Batasunak egin duena. Berria - Euskal Herria 2004-12-09
Kosovoko presidente Fatmir Sejdiuk bere espiritua oraindik ere bizirik dagoela adierazi zuen: «Slobodan Milosevicen espiritua, zoritzarrez, oraindik bizirik dago Serbian». Berria - Harian 2006-03-12