Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zoritxartsu izond zoritxarrez betea.
Tiresias da perpaus harrigarriaz gehien eta hobekien gogoratzen, bere iragarle taldearekin, Delpheko suge-anderea eta Kasandra zoritxartsua barne, horrelako gauzak ahoskatzeko ohitura handia zuelako. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Herritar zenduen ohorezko bi otoitzaldi kudeatu zituen jadanik: bata [...] Manexena eta bestea nehork ere bizirik zegoela ez zekien Bordarenbordako Xaxi zoritxartsuarena. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.