Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoriontsu 1 izond zorionez betea, zorionekoa.

Alexandrek koloso baten alaitasun eder benetakoa zuen, haur handi zoriontsu baten antza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Brooklyngo etxekoandre ezkondu zoriontsu bat bi umerekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.

Ez zen gutxiagorako, biek oso bikote zoriontsua osatzen baitzuten, ezin lotuagoa, maitasun eredutzat hartzen diren bakan horietakoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 125. orr.

Osasunako kide zoriontsuenetakoak dira Juanma Ortiz eta Enrique Corrales.  Berria - Kirola   2004-10-02

Zaldun zoriontsu hark altxarazi ninduen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Arriagaren obra bi interpretatu ditu BOSek: Esklabo zoriontsuak eta Re nagusiko Sinfonia.  Berria - Kultura   2006-02-05

-Agur, Judu Herratua, bidaiari zoriontsu eta jomugarik gabea!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Gizen zoriontsuaren mitoa.  Berria - Harian   2005-03-30

Zoriontasunaren propagandarik txarrena gizabanako (eta gizabinako) zoriontsu ofizialak eta ezagutuak dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Familia zoriontsua ginen, baina orain jota gaude.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Irakaspen hori, Jainko zoriontsuak nire gain utzi duen berrion aintzatsuak ematen duena da.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,11

Kutxa hartan, unibertso zoriontsu hartan sartu nahi nuen, denbora guztian barre egiten eta dantzan ari ziren eta.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 77. orr.

Arima zoriontsu hura ikusi zuen, izar distiratsu baten itxuran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 904. orr.

Hamabi musikari biltzen zuen banda honek, pop gardena eta zoriontsua egiteko.  Berria - Kultura   2004-03-16

Ispilu honetan, hain zuzen, dirdai egiten du pobretasun zoriontsuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1204. orr.

Senarra eta biak lehen bezala bizi ziren, adiskidetasun handian, bake zoriontsuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Perspektiba espiritual zoriontsuago hau, gutxienez, aukera bat zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 400. orr.

Mendebaldeko literaturan nahiz artearen beste diziplina askotan, hala Tristan eta Isoldaren istorioan nola Romeo eta Julietarenean, «amodio zoriontsuek» tokirik ez dutela ohartarazi du psikologoak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Agian beste oroitzapen bat aukeratu beharko zenuke, oroitzapen zoriontsu bat, eta hartan bildu zeure indar guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 196. orr.

Jakin izan banu noski, ederki asko gozatuko nituen azken minutu zoriontsu haiek.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 8. orr.

Bere haurtzaroko egun zoriontsuak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 9. orr.

-Eguberri zoriontsuak! -esan zuen pozik, bere pitxerra jasota.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Ez zen soilik une zoriontsu hartako lilura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 182. orr.

Maitasuna ordezkatzen duen istant zoriontsu efimeroa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.

Profita itzazu zure bizitzako garairik zoriontsuenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

Zahartzaro zoriontsua izan ondoren, zeure arbasoekin elkartuko zara bakean.  Elizen arteko biblia   Has 15,15-16

Haurtzaroko opor zoriontsuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Etorkizun zoriontsu baten esperantzan.  Herria   2004-11-11

Bizitza zoriontsu hau [...] ongi aldaezinarekin batera, gizakiaren ongi berezkoa da eta nagusia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 144. orr.

Toki dohatsu eta santu honetan izan zuen bere hasiera zoriontsua Andre Pobreen eta birjina santuen elkarte ospetsuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Horrela, hasiera zoriontsua amaiera zoriontsuagoz izan zen burutua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Amaiera erabat zoriontsua eta neurri batean faltsua bazterturik, esperantzari irekitako atea dugu nobela hau.  Berria - Kultura   2004-11-27

Bizi ona eta zoriontsua, erran nahi baita bertutetsua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 131. orr.

Haren hamar hatzen heldua nabaritzen dut garondoan, eta haren aho epileptiko-zoriontsua ikusten, baita paretako koadroa ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 140. orr.

Francis Macomberren bizitza labur-zoriontsua.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 49. orr.

Han bizimolde zoriontsua izatea beste desirarik ez diat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 321. orr.

Bizitza zoriontsu eta egokira garamatzan maitasunaren Inspiratzailea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.

Bizitza zoriontsu eta betikoan perfektuki kontenplatuko dugun errealitatean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Goresmenak aitameri eta agiantza zoriontsuenak sortu berrieri.  Herria   2003-07-31

Bizi zoriontsu baten agiantzak diozkategu espos berrieri.  Herria   2005-04-28

Bizi luze eta zoriontsu bat haur sortu berriari eta goresmen beroenak haren familiako guzieri.  Herria   2003-10-30

Gabon gau luze eta zoriontsua izan zen hura.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 123. orr.

Hain pozik ikusten nuen bere semearekin momentu zoriontsu hura bizi zuelako, ezen [...].  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 404. orr.

Une berarentzat ezin zoriontsuago haietan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 427. orr.

Bidenabar, zoriontsu diot, eta zoriontasun, eta ez gustura, kontentu edo pozik; hauek "egoteari" dagozkio eta hura "izateari", bai ala ez, banaiz edo ez naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

2 (izen gisa)

"Zoritxarrekoari mesprezioa, estropezu egiten duenari zartadak" pentsatzen du zoriontsuak. Zoritxarrekoarentzat egun guztiak txarrak, zoriontsuarentzat etengabeko festa.  Elizen arteko biblia   Jb 12,5

Zoriontsuak bizia gauza gertatua balitz bezala bizi du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

Zoriontsua ez dago giza eskizofrenia fundazionaletik libre.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

Kontuan har ezazu, bada, ahal duzun neurrian, zeinen ondasun handia den izatea bera, zoriontsuek bezala zorigaiztokoek ere hori nahi baitute.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 158. orr.

Uztailaren erdialderako esan zitekeen nitaz Obabako nekazari eroriaz besteek -zoriontsuek- esaten zutena: "bere buruari ekinda dago".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 164. orr.

Zoriontsuaren bizia programatutako gau-pasa baten tankerako bizi-pasa bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.

Eta zoriontsuetan zoriontsuena zure bihotzaren jabe egiten dena, ez baitut inoiz zu bezalako hilkorrik ikusi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.

3 (predikatu gisa)

Zoriontsua Jakinduriari entzuten diona.  Elizen arteko biblia   EsZ 8,32 tit

Baina, esadazu: jakintsuak eta zoriontsuak gara dagoeneko, ala oraindik horretarantz goaz inoiz izatea lortzeko xedeaz?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.

Badakigu zoriontsuak izango garela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 87. orr.

Oso zoriontsua izango nintzateke Realean berriz ere.  Berria - Kirola   2004-05-07

Zoriontsuak izanak ziren oso, eta maitasun bero hark ez bide zuen inoiz bukaerarik.  Berria - Kultura   2004-05-23

Senarra dut eta zoriontsua naiz berarekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 141. orr.

Egiaren ikerlea zoriontsua da, egiaren jabe izatera iritsi ezin bada ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

Bada aulki gurpildunean egonagatik ere zoriontsua den emakume bat.  Berria - Kultura   2006-02-03

Zurginak zoriontsuak dituk oso.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

Hauxe da, zalantzarik gabe, bizitza zoriontsua, bizitza perfektua baita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 66. orr.

Ezin da amaiera zoriontsurik egin, bizitza ez delako zoriontsua.  Berria - Kultura   2004-09-22

Neu naiz gaua zeharkatzen duena, zoriontsua naiz eleberri bateko heroi baten gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Baina zoriontsua naiz, eta zoriontsu jarraituko dut!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 252. orr.

Bizpahiru urteko gizontxoa zen ordurako, lodi-lodia, txit zoriontsua bizirik egoteagatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.

Arras zoriontsua izateko ez zaizu haren maitea izatea baizik falta.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 497. orr.

Egoera hartan Sara zoriontsua zen, oro har; baita oso zoriontsua ere, hainbatetan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 52. orr.

-Oso-oso zoriontsua naiz, maitea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.

Zoriontsua dirudi Jean Claudek, konspirazio unibertsala sinetsita.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 190. orr.

Zoriontsuak ikusi gabe ere sinetsi dutenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 387. orr.

Han mundu guztiak egiten du lan: han mundu guztia da zoriontsu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 107. orr.

Nik uste hemen zoriontsu izan zela, eta han berriz ez hainbeste.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

Ni ere, garai batean, aberats eta zoriontsu ninduan. Izan ere, nor jaio da hemen zoriontsu izateko?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 34. orr.

Ohoratu aitamak, Jaunak zeure Jainkoak agindu bezala, luzaro bizi eta zoriontsu izan zaitezen.  Elizen arteko biblia   Dt 5,16

Hiru urte lehenago ibilbide berean zoriontsu izanak ere ez zigun askorik laguntzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 121. orr.

Nahia betetzen ez duena ez da zoriontsu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 55. orr.

Zoriontsu ez dena dohakabea al da?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 59. orr.

Nolatan izango da zoriontsu hain sutsuki desiratzen duen hori eskuratu gabe?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 38. orr.

Zergatik ezin izango da zoriontsu egiaren bila dabilena, hura aurkitu ez badu ere?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 36. orr.

Hala eta guztiz ere, oso zoriontsu ginen elkarrekin, hala iruditzen zitzaidan behintzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.

Hitz bakar batekin adoretu, eta zoriontsu egingo nauzu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 117. orr.

Gogoan izan naturak zure herrikideak zoriontsu egiteko, zaintzeko, laguntzeko, maitatzeko jarri zaituela eginkizun horretan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.

Zin egin zion aberats eta guztiz zoriontsu bihurtuko zuela.  Elizen arteko biblia   2 M 7,24

Hala ere, neskak zoriontsu omen zirudien.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 136. orr.

Zinez zoriontsu izan nadin, emakume horrek behar dit bere burua eman.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 54. orr.

4 (adizlagun gisa)

Han zegoen ama, zoriontsu, eguzkia baino argiago, aitari besotik helduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 173. orr.

Ondo nengoen, baina ez zoriontsu.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 72. orr.

Ziur nago bere arimak zerura egin duela, zoriontsu egon behar genuke.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

Andreak adiskidetsu eta begitarte lasaiarekin begiratzen zion bitartean, Florent zoriontsu egoten zen guztiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Buck zoriontsu eta larderiatsu zetorren, eskuak billetez eta tren-txartelez beterik zituela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 509. orr.

Zoriontsu sentitzen nintzen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 87. orr.

Zoriontsu esnatzen nintzen egunero, gustatzen zitzaizkidan gauzak egiteko, eta pozik oheratzen nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Eta orain, zu zoriontsu ikusteak bihotzeko zauria sendatu dit.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 318. orr.

Ez dago gizon bihozberarik berak maite duen pertsona zoriontsu ikusita gozatzen ez duenik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.

Hemen oso zoriontsu bizi omen da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.

Ondasunetara makurtzen ez den arima zoriontsu bizi da eta libre.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 330. orr.

Ni, Nabukodonosor, lasai eta zoriontsu bizi nintzen neure errege-jauregian.  Elizen arteko biblia   Dn 4,1

Berriz ere olatuaren goian nenbilen, zoriontsu, marinel ausart.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 138. orr.

Egizu hauen bizitza alai eta zoriontsu iragan dadin.  Elizen arteko biblia   Tb 8,17

Costak alde egin du, zoriontsu eguna hain ongi hasi duelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.

Frantzisko santua, gorputzeko kartzela utzirik, espiritu zerutarren egoitzetara igo zen zoriontsu, behin hasi zuena neurri betera eramanez. Jainkoagana egin zuen hegan zoriontsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Hiltzen da bat sasoi-sasoian, zoriontsu eta lasaitasun betean.  Elizen arteko biblia   Jb 21,23

Ohean lasai etzan eta Jaunagan lokartu zen zoriontsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 845. orr.

Hori esan eta berehala, berak ere atseden hartu zuen zoriontsu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 904. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Gizon mozkote gihartsu bat ikusi zuen, zoriontsu itxurakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alai eta zoriontsu (6); aldi berean zoriontsu (4); beti zoriontsu (8); betiko zoriontsu (7); bezain zoriontsu (13); bizi eta zoriontsu (5); bizi luze zoriontsu (10); bizi zoriontsu (41); bizi zoriontsu bat (22); bizi zoriontsu baten (17); bizitza zoriontsu (5); bizitze zoriontsu (4)

egun zoriontsu (5); erabat zoriontsu (8); ez da zoriontsu (5); ez zoriontsu (6); ezin da zoriontsu (4); gero betiko zoriontsu (4); guztiz zoriontsu (8); hain zoriontsu (12)

izan zoriontsu (4); izango da zoriontsu (4); jendea zoriontsu (5); luze eta zoriontsu (41); luze zoriontsu (11); luze zoriontsu bat (10); ni zoriontsu (8)

oso zoriontsu (16)

une zoriontsu (6); zein zoriontsu (5); zinez zoriontsu (5)

zoriontsu bat (90); zoriontsu bat desiratzen (8); zoriontsu bat diotegu (7); zoriontsu bat sortu (4); zoriontsu baten (40); zoriontsu baten agiantzak (28); zoriontsu bizi (34); zoriontsu bizi izan (6); zoriontsu biziko (10); zoriontsu da (12); zoriontsu dago (4); zoriontsu dela (13); zoriontsu dira (4)

zoriontsu egin (18); zoriontsu egingo (19); zoriontsu egitea (4); zoriontsu egiteko (8); zoriontsu egiten (33); zoriontsu hil (4)

zoriontsu ikusten (4); zoriontsu izan (103); zoriontsu izan dadila (9); zoriontsu izan nahi (10); zoriontsu izan nintzela (4); zoriontsu izan nintzen (9); zoriontsu izan zaitezen (5); zoriontsu izan zaitezten (5); zoriontsu izanen (5); zoriontsu izango (48); zoriontsu izango da (7); zoriontsu izango zara (6); zoriontsu izango zarete (4); zoriontsu izatea (23); zoriontsu izateko (66); zoriontsu izateko behar (4); zoriontsu izaten (10); zoriontsu izatera (5); zoriontsu naiz (8); zoriontsu nintzela (5); zoriontsu nintzen (10)

zoriontsu sentitu (12); zoriontsu sentitzen (24); zoriontsu sentitzen nintzen (6); zoriontsu sentitzen zen (5)

zoriontsu zegoen (9); zoriontsu zela (7); zoriontsu zen (7); zoriontsu zirudien (4); zu zoriontsu (8)

amaiera zoriontsua (8); arras zoriontsua (5); bezain zoriontsua (5); bikote zoriontsua (6); bizi zoriontsua (4); bizitza zoriontsua (19); egun zoriontsua (9); ez da zoriontsua (4); gizon zoriontsua (8); guztiz zoriontsua (4); haurtzaro zoriontsua (4); heriotza zoriontsua (4); luze eta zoriontsua (5); oso zoriontsua (18); zeinen zoriontsua (4)

zoriontsua da (16); zoriontsua dela (13); zoriontsua ematen (4); zoriontsua ematen zuen (4); zoriontsua izan (34); zoriontsua izan zen (9); zoriontsua izanen (4); zoriontsua izango (19); zoriontsua izatea (4); zoriontsua izateko (6); zoriontsua naiz (25); zoriontsua nauk (4); zoriontsua nintzen (6); zoriontsua zela (7); zoriontsua zen (24)

are zoriontsuago (4); askoz ere zoriontsuago (5); baino zoriontsuago (21); ezin zoriontsuago (4); zoriontsuago egiten (4); zoriontsuago izan (5); zoriontsuago izango (6)

baino zoriontsuagoa (7)

baino zoriontsuagoak (4); zoriontsuagoak izango (5)

eguberri zoriontsuak (5); egun zoriontsuak (4); esklabo zoriontsuak (4); oso zoriontsuak (4); zoriontsuak dira (5); zoriontsuak ginen (6); zoriontsuak izan (15); zoriontsuak izan ziren (6); zoriontsuak izango (6); zoriontsuak izateko (4)

bizitza zoriontsuaren (4)

buda zoriontsuen etxea (12); nekazari zoriontsuen (8)

bizitzako egunik zoriontsuena (5); egunik zoriontsuena (7); munduko gizonik zoriontsuena (8); zoriontsuena izan (6)

burraso zoriontsueri (11); goresmenak burraso zoriontsueri (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus