Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoriontasun 1 iz zoriona.

Izen garbi jakinen eremuan, jaun-andreok, zoriontasuna ez dena zorigaitza da, eta tristura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Zoriontasuna esku hutsik doan jainko bat da.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 55. orr.

Honetan atza zoriontasuna, eta horregatik dio gure Jaunak: "Zorionekoak zuzenagatik erasotuak".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Hitz egin nahi dut zoriontasunaz eta ongizateaz, une arraro eta ezusteko horietaz non zure buruko ahotsa isildu egiten baita eta munduarekin bat zarela sentitzen baituzu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 194. orr.

Horixe da, hain zuzen ere, gizakiaren zoriontasuna [...] egia ongi bilatzea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 38. orr.

Ezkon-bizitzaren zoriontasunak dastatu hituela esan zidaan Hoganek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 113. orr.

Zoriontasunaren giltza lasaitasuna da, kontrakoa gaztetan bakarrik izan daiteke egia.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Zoriontasunaren propagandarik txarrena gizabanako (eta gizabinako) zoriontsu ofizialak eta ezagutuak dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Gizakirik jakintsuenarengana bidali zuen bere semea merkatari batek, Zoriontasunaren Sekretua ikas zezan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 52. orr.

Etsipen aitortu bat da zoriontasuna: "ni honaino iritsi naiz neure bizian; beraz (sic!), hauxe da nik nahi nuena", dio bere artean zoriontsuak lotsa gutxirekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Zoriontasuna mutua da, eta ez da bere baitarik mintzo; horregatik ditu baitezpadakoak aitorpena eta deklarazioa (esana behar du izateko): norbait jesuita edo ezkertiarra dela ikusten ez den bezalaxe, zoriontasuna ere ez da kanpotik ikusten, aitorpenik behar ez duen zinezko poza ikusten den bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Eztarrian gora igotzen zitzaidan zoriontasunaren dasta eztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Zoriontsu izan aurretik zoriontasunaren nozioa arimetan irarrita daukagun moduan, horren kariaz baitakigu eta esaten dugu uste osoz eta inolako zalantzarik gabe zoriontsu izan nahi dugula.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 139. orr.

Lan astunik gabe, zoriontasunik ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

Bizitzea sufritzea da, zoriontasunera iristeko borrokatzen saiatzea.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 24. orr.

Jainkoak ez zuen ahalbidetu ene semeak bizitzan eta zoriontasunean parte hartzea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 346. orr.

Zoriontasunez beteriko begi ameslariak ireki gabe, astiro hitz egiten zuen, ia abestuz: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 152. orr.

Itzuli egin zien irribarrea mutilak, bihotza zoriontasunez gainezka zuela.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 222. orr.

Elkarri eskerrak ematea zoriontasunezko une horiengatik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 135. orr.

Euren ezjakintasunak zoriontasunezko ordu bat gehiago eman zien.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 144. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Miragarri hau behar den bezala ausnartuko bagenu, zoriontasun handia aurkituko luke bihotz maiteminduak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.

Pareta erori haien artean behiala izandako familia irudikatzen nuen, denborak gupidarik gabe hondatutako zoriontasun apal eta laño hura guztia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.

Jainkoak beste inork ez zaitzake kontsola eta bere baitan eta berarekin bakarrik aurkituko duzu zoriontasun betea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.

Zoriontasun material eta ez materialari buruzko eztabaida transzendentala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

Leizezulo hark maitasun eta egarri gehiago eragiten eta sortzen du ariman, zoriontasun betierekoan jainkozko izaerari buruz irits ditzakegun ezagupide guztiak baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 37. orr.

Neure baitatik kanpo ere desanparorik ez dakarren zoriontasun urduri bat badagoela.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 159. orr.

Lur jotze horretatik halako zoriontasun zital batera pasatu nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

Berebiziko zoriontasun eroaren zamaren azpian unaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 153. orr.

Ezin harrapa dezakegun zoriontasun aratza, askea, baliotsua.  Berria - Kultura   2006-03-14

Beregana erakartzen gaitu santu egin gaitzan eta bizitza zoriontsua izan dezagun, betiko zoriontasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Jaungoikoa baita gizakiaren benetako zoriontasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakume bat ageri zen bertan, egundoko zoriontasun-aurpegiarekin, bere sabel loditua laztantzen, atzean gizona zuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Zoriontasun egun bakar batzuk bere bizitza osoan... Hori izanen zen hil arteko bere poz guztia.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 57. orr.

Zoriontasun une horiek egiten baitute bizitza atseginagoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 135. orr.

Orduan, nondik ez dakizula, askatasun-lehertze txiki bat sentitzen duzu tupustean, zinezko eta erabateko zoriontasun-une bat edo bi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

Halako zoriontasun-sentsazio bat txinpartaka hasi zen Ellenen baitan, gero eta gorago zihoala, suziri baten gisa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 237. orr.

Beharbada okerreko bidea hartu du berriro ere, zoriontasun espejismo baten atzetik abiatuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 159. orr.

Zoriontasun-ahotsek gaua bete zuten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.

Zein dira zoriontasun-begi horiek?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.

Bere barruko zoriontasun-globoa zulatu balitz bezala izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 61. orr.

Literaturazko zoriontasun uharte batean eta errealitatetik urrun egotea izan zuen damu.  Berria - Kultura   2004-03-13

Burmuinak, berriz, esker onekoa bera, maitasun, zoriontasun, ongizate eta betetasun sentipena utziko diguten substantzia neurokimiko batzuk askatuko ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste zer da, bada, giza zoriontasuna?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.

5 Jesu Kristok mendiko hitzaldian zorioneko izateko aldarrikatu zituen zortzi bideetako bakoitza.

Jesusen historia, segimendua, zoriontasunak, Jainkoaren eta lagun hurkoaren maitasuna, eskatologia, betiko kondenazioa eta salbazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 96. orr.

Zortzigarrena, mendiko hitzaldiaz, hau da, zortzi zoriontasunez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 105. orr.

Bada Loretxoetan "espiritu" bat, bakarra, mugaezina, logikaz gainekoa, apala, ausarta, argia, Jesusen "Zoriontasunen" berri duenak bakarrik ezagutzen duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 940. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

halako zoriontasun (3); zoriontasun guztia (4); zoriontasunaren sekretua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus