Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoriondu, zorion(du), zoriontzen 1 du ad zorionak eman.

Orduan, denek zoriondu zuten Mouton; behin ere ez zuela deus ebasten adierazi zuten, haragia haren eskumenean laga zitekeela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 136. orr.

Armendarizek HZ zoriondu zuen, Nafarroan 15.500 boto jaso dituelako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Hura txalotu eta zoriondu zutenek aspaldian entzun gabe zeukaten mezu zaharra senaren baitan dardarez sentitu zuten.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 152. orr.

Eguna errepasatu eta bere burua zoriondu du, sarritan kinka larrian ibili arren onik atera delako.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 27. orr.

Eta ez dakit zoriondu ala zutaz errukitu gainean duzun erantzukizun guztiagatik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 83. orr.

Era berean, baina, dokumentuaren egileek Thailandiako Gobernuaren jarrera zoriondu zuten.  Berria - Gaiak   2004-07-07

Bekaizkeria pixka batez, bere karrera artistikoagatik zoriondu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 74. orr.

Nire lagunak ageri zuen bizitasun bitxia eta larria antzemateko gai izan banintz, neure burua zorionduko nuen nire asmoak izan zuen arrakastagatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Neska zoriontzeko beren modua zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.

Ni orain ez naiz gai sentitzen gutun txukun bat ere idazteko, auskalo noiz idatzi dudan azkena, seguru asko zu gabonetan zoriontzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 260. orr.

Erregearen zerbitzariak David gure errege jauna zoriontzera joan dira eta honela esan diote: [...].  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,47

Erruduna salatzen duena onetsia izaten da, jendeak zoriondu egingo du.  Elizen arteko biblia   EsZ 24,25

Eta zoriondu egin zuen harturiko erabakiagatik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 250. orr.

Hitz haiek haur ahotsez esan zituen, pozik ia, azterketa bat bikain gainditzeagatik zoriondu balute bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Antolakuntza zoriondu nahi nuke, etapan igo ditugun aldapatxoak gogorrak eta ikusgarriak zirelako, zoru berezikoak.  Berria - Kirola   2006-04-06

Ingalaterrako kontsulak opari bat eman nahi baitzion Buenos Airesen zegoen enbaxadoreari, lehengusu propioa izaki, haren urtebetetze eguna zoriontzeko; ez asmatzen zer, ordea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.

Herriko presoei gutuna idatzi Gabonak zorionduz, udal-aldizkarirako artikuluxka bat idatzi.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 80. orr.

Elkar zoriondu genuen elkarri eman genizkion zartadengatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.

Dick zen, nire lurrera-behar arrakastatsua zorionduz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.

Zoriontzeko moduko aukera da.  Berria - Kultura   2004-02-01

Zoriontzekoa da Ugartetxek atzo harrobiaz esan zuena.  Berria - Kirola   2004-05-22

2 (adizlagunekin)

Beraz, ez ditut lerro labur hauek bukatu nahi egileak, aldi berean lagun eta adiskide ditudanak, bihotzez zoriondu gabe.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Dusko Ivanovicek, aldiz, lasaitasun ezari egotzi zien azken sei minutuetan izandako arazoak, eta bihotz-bihotzez zoriondu zuen Estudiantes finalean sartzeagatik.  Berria - Kirola   2004-06-03

Biziki zoriontzen dut Unai Barinagarrementeria, txapelketan egin nuen bezalaxe, eta lasai egoteko eskatzen diot jendeak esango duenagatik, ez baita bere errua jasoaldiak balekoak edo ez izatea.  Berria - Kirola   2004-06-29

Gero, adore eman zioten Akiorri eta sutsu zoriondu.  Elizen arteko biblia   Jdt 6,20

Laster, Rory Mor eta Cormac tranpatik irten ziren eta Fionn modu egokian zoriontzeko aukera izan zuten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 14. orr.

3 zorioneko bihurtu, zoriontsu bihurtu.

Maitasuna... ez da afektu bat, norbaitek erakartzen gaituela ulertuz; norberaren maita ahalmenean zuztartuta dagoen saiatze bizia baino, pertsona maitatua hazten eta zoriontzen saiatzen dena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus