Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldapa hura guretzat zeruko igoera zen, Jakoben eskailera, ez zorionera iristeko bidea, baizik eta zorionbide berbera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.
Aitor dizut diruak ez dakarrela zoriona; baina aitortu behar dut halaber zorionbidea aise errazten duela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 338. orr.
Gizonari, ez zitzaion beste irtenbiderik, emakumeak maita zezan, haren zorionbidea zelaitzea eta leuntzea baino. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 173. orr.
Eta zorionbidea ontsa hiltzeko bidea da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.
Ardura bideak bihurriak dira, bainan bihurriak izanikan ere, zorion-bide izan ditaizke. Herria 2002-11-14
Sinets nazazu, andrea, lasaitasun hotza, arimaren logalea, heriotza dirudiena, ez dira zorionbide. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 154. orr.
Hainbat zorionbide. Elizen arteko biblia Si 25,7 tit
Kasu askotan, zorionbide batzuk halabehar hutsezkoak zirela jakiteak gutxiagotu egingo zuen haien indarra; eragozpen hori saihesteko, Konpainiako agenteak sugestioz eta magiaz baliatzen ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.
Otoi egiten dizut herria uretatik salbatu eta zorionbide guztiak eman diezaizkiozun. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 187. orr.