Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zoratzear adlag zoratzeko zorian.
Ni ere pozik sentitzen nintzen -zoratzear, egia esateko- adierazpen harengatik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 134. orr.
Pozak zoratzear [...] haranetarantz abiatu zen maldan behera saltoka, arrapalada bizian. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.
Zoratzear zegoela hartu zuen kotxea eta frenoa existituko ez balitz bezala gidatu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.
Gure larruazala plazeraren mezulariz josita dago, eta horiek zoratzear jartzen dira bi estimulu mekanikorekin, hau da, presioarekin eta bibrazioarekin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)